Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Unai Sarriugarte
Sábado, 10 de junio 2023, 19:56
Zuberoako ikastolen 50. urteurrena ospatuko dute Sohütan ekainaren 24an, festa ikaragarri batekin. Euskara ardatz duen murgiltze ereduan gaur egun 111 ikasle dabiltza Ipar Euskal Herriko probintzia honetako ikastoletan. Sohütako Eperrak ikastolan eta Aloze udalerriko Basabürüko ikastoletan sakabanaturik daude hauexek. Hortaz, euskarazko hezkuntzaren aldeko lorpen hauxe aintzatesteko asmoz, uda hasierarako jai erraldoia prestatu dute, adin eta gustu guztietarako egitarau anitz batekin.
1969an sortu zen Euskal Herriko lehen ikastola, eta bost urte geroago Zuberoara ailegatu ziren. Hala, mende erdi hauxe ospatzeko asmoz jendaurreko zortzi ekitaldi antolatu dituzte aurten, jende pila bildu dituena. Horien artean, kontzertuak, kantaldiak, bertso saioak, Gure Zirkuaren emanaldia, hitzaldiak edota antzerki saioa izan dira, horien gehiengoa Zuberoako ikastolen sorreraren eta historiarekin erlazionatutakoak.
Larunbateko hitzordua goizeko bederatzi eta laurdenetan irekiko da, bertsoez eta bizikleta ibilaldi batez gozatzeko aukera izango dutelarik bertaratzen direnek. Kantaldian esku hartuko duten bertsolarien artean Leire Casamajou, Joanes Etxebarria eta Mitxel Etxekopar izango dira. Ondoren, mokadutxo bat jateko aukera izango dute norbanaoek, 12.30ak aldera. Bertan jateko ezinbestekoa izango da 0651482988 edota 0671 977171 telefono zenbakietan erreserbatzea. Era berean, egunean barrena jolasak egongo dira etxeko txikienentzat gozagarri.
Arratsaldeko zazpietatik aurrera, aldiz, bisitariek musika emanaldi sinestesinez gozatzeko parada izango dute. Izan ere, Xiberoots euskal reggae taldea, Kilimak euskarazko runba talde gipuzkoarra, Frigo banda baxenarfartarra eta Dj Üzkülü ibiliko baitira Sohüta herriko bazterrak girotzen.
Festa seinalatu hauxe aspaldi elkar ikusi gabe daraman jendea berriro ere elkartzeko baliatu nahi dute. Gaur egungo ikasle, irakasle eta gurasoez gain, ikasle ohiak eta profesional ohiak biltzea ere espero dute. Hori dela medio, euskalgintzari eskua luzatzen diote, egun zoragarri bat pasatzera bertaratu daitezen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.