Borrar
Urgente Parte de la cúpula fiscal pide la dimisión de García Ortiz por negarse a responder al juez
Pablo Aguirrezabalaren asmoa Zeberion talde bat sortzea da, Euskadi mailako lehiaketetan parte hartu dezakeenak. mireya lópez
Zeberion boloen tradizioa berreskuratzen

Zeberion boloen tradizioa berreskuratzen

Iturripe elkartea, Pablo Aguirrezabala buru duela, eskualde osoan zehar kirola zabaltzen aritzen da

irati alonso

Martes, 19 de abril 2022

Duela sei urte inguru hasi zen Pablo Aguirrezabala boloetara jolasten. Herrian egin zuen, Ermitabarriko bolatokian. «Festetan praktikatzen hasi ginen eta pixkanaka- pixkanaka urtero lehiaketak antolatzen joan ginen», azaltzen du zeberioztarrak. Pandemiaren etena baino lehen, bi hitzordu finko zituzten. Batetik, ekainean, auzoko San Antonio jaietan ume, gazte eta nagusiak biltzen ziren tradizio handiko jardueran ekiteko. 30 eta 40 pertsona artean batzen dira hitzordu horretan, eskualdeko beste herrietatik joaten direla Zeberiora. Aurten berreskuratzea espero dute, oraindik data finkorik ez duten arren. «Gogo itzelak ditugu», nabarmentzen du arduradunak.

Bestetik, azaroan lehiaketa antolatzen zuten herriko giroa animatu eta kirola zabaltzeko. «Normalean batzen garenen artean bazkaria antolatzen dugu eta arratsaldean boloetan aritzen gara, animatzen den jende guztiarekin batera», adierazten du Aguirrezabalak. Adin guztietakoek parte hartzen dute hitzordu hauetan, emakumeek eta gizonek. «Kirol honek duen abantailetako bat hori da, baldintzak berdinak direla guztiontzat, botatzen den bolaren pisua pixka bat aldatu daitekeen arren», dio.

Aguirrezabala bera izan zen hain zuzen Zeberioko auzokideak jarduera honetan murgiltzeko arduraduna. «Ehiza eta arrantza elkarte baten kide naiz eta bolatokiaren ondoan dagoen txoko batean biltzen hasi ginen. Momentu horretan pentsatu nuen 'zergatik ez leku hau aprobetxatu?'. Jendeari komentatu nion eta bolatokia txukuntzen hasi ginen, beharrezkoa zelako dena egoki jartzea», aitortzen du.

«Auzoko jaietan praktikatzen hasi ginen eta pixkanaka-pixkanaka urtero herrian lehiaketak antolatzen joan gara»

abiapuntua

Modalitateak

Gaur egun ere hobekuntzak egitea nahitaezkoa dela aldarrikatzen dute. Arazoak izan dira jabe eta Udalaren artean, baina azkenean akordio batera heldu dira eta «urte hauetan hainbat aldiz eskatu duguna egingo da: bolatokia konpondu». Izan ere, zoruan konkorrak daude eta horrek zailtasun gehiago jartzen ditu boloak botatzean, pilota alde batera desbideratzen delako. Halaber, zapaian zuloak daude eta ura jausten da. «Gogaikagarria da guretzat», salatzen du jokalariak.

Ia kasualitatez hasi zen ekintza, asteroko kontua bihurtu da Aguirrezabalarentzat. Otsaila, martxoa, apirila eta maiatzean larunbatero parte hartzen du lehiaketetan, Euskadi mailan antolatzen den zirkuituan aritzen dela Amorebietako Belatxikieta elkarteko kideekin batera. «Gure asmoa Zeberion Bizkaia eta Euskadi mailako txapelketetan parte hartu ahal duen talde bat sortzea da baina bolatokia kopondu arte hori ez da posible».

«Gure asmoa Zeberion lehiaketu dezakeen talde bat sortzea da baina bolatokia kopondu arte hori ez da posible»

lekua

Aguirrezabalak azaltzen duenez, hainbat modalitate ezberdinetan jolastu daiteke, lurralde bakoitzak berezitasunak dituela normalean. Bizkaian bolatokiek 4 metroko zabalera eta 28-30 metroko luzera dute eta izkinetan eta amaieran 'remonte' deitutako jaitsiera dute. Jokalariek, bikoteka aritzen dira, hamar bolo bota ahal dituzte, haietako bat txikia, bost puntuko balioa duenak (gainontzekoek bat). Boloak atzekaldera heldu behar dira eta amaieran dagoen egurrari eman. «Botatzen duzu, txikiari ematen diozu eta jarraian handiak ere erortzen dira. Ondoren atzekaldeari eman eta berriz jausi ahal dira bolo luzeenak. Horren ostean, batuketa egiten da», laburbiltzen du Aguirrezabalak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zeberion boloen tradizioa berreskuratzen