Unai Sarriugarte
Jueves, 30 de marzo 2023, 19:39
The Guardian hedabideak barkamena eskatu du, bere fundatzaileen iragan esklabistagatik. Izan ere, hedabide britainiarraren menpe dagoen Scott Trust enpresaren presidente den Jacok Sundek bere jabeek iraganean esklaboen merkataritzarekin zuten zerikusiaren inguruan aritu da egunotan. Sundek dioenez, barkamena eskatzea lehendabiziko urratsa baino ez da, eta testuinguru horretan ekintzak gauzatuko dituztela nabarmendu du.
Publicidad
Ordainetan datozen urteotan egungo zuzendaritzak The Guardian-en sortzaileen plantazioetan esklabo lanetan aritutako ondorengoen komunitateentzat 10 milioi librako diru-laguntza bideratuko dutela aitortu du, 11,4 milioi euro inguru, bertako egitasmo anitzak martxan jartzeko helburuarekin.
'Scott Trust fundazioan esklabotza-legatuak' izeneko ikerketa independentea landu du egunkari britainiarrak, Nottingham eta Hulleko Unibertsitateetako akademiko eta zientzialariekin elkarlanenean. Azterketa honen bidez, merkataritza-dokumentuen eta lekukotasun historikoen arrasto neketsuari jarraitu diote. Lan esangurasu honek dioenaren arabera, garai hartako komunikabidearen zuzendari John Edwars Taylorrek eta egunkariaren sorrera finantziatu zuten hamaika bazkide sortzaileetatik bederatzik esklaboen merkataritzarekin zerikusia aurkezten zuten XIX. mendearen hasieran.
Ikerketa honek dioenaren arabera, egunkariaren sortzaileek John Edward Taylorren gidaritzapean esklaboak izan zituzten beren kotoi-sailetan XIX. mendean. Era berean 1821. urtean komunikabidearen sorrera diruztatu zuten Manchesterreko enpresariek ere erlazio estua zuten esklabotzarekin.
Lan esanguratsu honek nabarmentzen duenez, AEBetako Hego Karolina eta Georgia kostaldeko irletatik eta Jamaikatik inportatzen zuten kotoia enpresari hauexek. Shuttleworth, Taylor & Co, egunkariaren sortzailearen enpresak eta bere bazkideek sozietate ikaragarri bat sortu zuten. Ikertzaileek kontabilitate erregistroak berreskuratu dituzte, plantazioen jabeen eta esklaboen izenekin eta inizialekin agertzen direnak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.