Borrar
Oier Iurramendi izango da Bertsozale Elkarteko koordinatzaile

Oier Iurramendi izango da Bertsozale Elkarteko koordinatzaile

Bertsozale Elkarteak martxoan egindako batzarreastua sortzea

Jon Agirre

Martes, 25 de junio 2024, 17:51

Oier Iurramendi Etxeberria (Donostia, 1990) izango da aurrerantzean Bertsozale Elkarteko koordinatzailea, ohar bitartez jakinarazi dutenez. Era honetara, martxoan abiatutako berregituratzean beste pausu bat eman du. Orduan lehendakaritza taldea berritu zen -Ainhoa Urien, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita sartuta zortzi kidek osatzen dute- eta astearte honetan izendatu zen koordinatzaile lanpostua sortzeko erabakia ere hartu zen.

Ez da Iurramendik elkartean duen lehen ardura. Hernaniko bertso-eskolako kide da eta haren dinamika baitan hasi zuen jarduna irakasle eta herriko saioen antolakuntzan. 2019tik Bertsozale Elkarteko sustapen eragile lanetan aritu da eta sartu eta hiru hilabetera kultura eta mundua geratu eta aztoratu zituen pandemiaren eraginei erantzutea egokitu zen. «Sustapen sailak norabidez aldatu behar izan zuen egun batetik bestera, plazako eragile bihurtu behar izan genuen». Bost urte hauetan, txapelketaz harago, «plazaren behaketan eta analisian, eta pandemia osteko plazaren biziberritzean» zentratu ditu indarrak.

Kargu berriari begira «eguneroko lanetatik begirada altxa eta hurrengo pausoetara begira jartzeko aukera» ematen duela iritzi du Iurramendik. «Ilusioz eta esker onez, baina baita arduraz ere» hartu duela azaldu du eta guztiz berria ez dela gehitu, izan ere azken bi urteetan, koordinazio taldeko kide denetik, koordinazio eta sustapen ardurak uztartu baititu.

Orain, elkartearen asmoa azken bi urte hauetan identifikatutako gabezia bati erantzutea da, hau da, funtzio konkretu batzuetan erreferentzia falta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oier Iurramendi izango da Bertsozale Elkarteko koordinatzaile