Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Irailaren 14an eta Urretxun abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Irailaren 14an eta Urretxun abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Egokitzen zena baino urtebete beranduago, finala abenduaren 14an izango da Donostian

Jon Agirre

Jueves, 27 de junio 2024, 12:09

Egokitzen zena baino urtebete beranduago, baina «gogo, indar eta ilusio» berarekin, irailaren 14an Urretxun lehiatuko den saioarekin abiatuko da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Ostean bete 15 kantaldi antolatu dira beste hainbat herritan eta finala abenduaren 14an izango da Donostia Arenan. Saio guztietarako sarrerak jada salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean eta fisikoki saioak jasoko dituzten herrietan ere izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako aurkezpenean Asier Azpiroz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Goizane Alvarez GFAko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuak azaldu dutenez. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek eta 18 urtetik beherakoek onurak izango dituzte.

Azken txapelketan, 2019an, Beñat Gaztelumendik jantzi zuen txapela eta oraingoan 48 bertsolariek horixe izango dute helburu. Aipatutako 16 saio horiek zazpi final-zortzirenetan, 5 final laurdenetan eta 3 final erditan banatuko dira. Lehenik udaberrian zehar lehiatutako Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasetik txartela lortu zuten 34 bertsolariak ariko dira kantuan eta ostean batuko zaizkie hain zuzen 2019ko lehian finalera heltzeagatik txartela lortu zuen 6 bertsolariak eta final erdietara heltzeagatik lortu zuten beste 8.

Urretxuko final-zortzirenaz gain saioak izango dira ere Lasarte-Orian (irailak 15), Lazkaon (irailak 21), Elgoibarren (irailak 22), Hondarribian (irailak 28), Andoainen (irailak 29) eta Azpeitian (urriak 5). Jarraian izango dira final-laurdenak Eibarren (urriak 19), Errenterian (urriak 20), Azkoitian (urriak 26), Irunen (urriak 27) eta Tolosan (azaroak 3). Orduan helduko dira hiru finalaurrekoak Oiartzunen (azaroak 17), Zarautz (azaroak 24) eta Arrasate (abenduak 1).

Une horretan osatuko da abenduaren 14an, Donostia Arenan, lehiatuko den finalerako zortzikotea.

Azpirozek hitzartzean esker hitzak izan ditu erakunde, administrazio, bertso-eskola, hedabide eta, batez ere, boluntario eta bertsozaleentzat, «sukaldean aritzeko» egunerokoa haiei esker bermatzen baita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Irailaren 14an eta Urretxun abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa