Urgente Parte de la cúpula fiscal pide la dimisión de García Ortiz por negarse a responder al juez
Herrialde horrentzat zeharo garrantzitsua da mendizaletasunean oinarritutako turismoa. E.C.

Nepalek ongietorria eman dio zortzimilakoen igoera denboraldiari

Gobernuak abuztuaren 17tik aurrera barneko zein kanpoko hegaldiak baimenduko dituela eman du ezagutzera

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 31 de julio 2020, 19:42

Nepalek zortzimilakoen igoera denboraldiari ongietorria eman dio. Izan ere, Gobernuak abuztuaren 17tik aurrera barneko zein kanpoko hegaldiak baimenduko dituela eman du ezagutzera. Arrazoi ekonomikoengatik batez ere, Asiako herrialdeak espedizioak jaso nahi dituela nabarmendu du.

Publicidad

Hori dela medio, montzoi ondorengo edota udazkeneko Himalaiako denboraldia martxan izango da. Mendizaleei ezustean harrapatu die neurriak. Orotara, pandemia hasi zenetik 18.000 kutsatu eta 43 hildako izan ditu herrialdeak. Dena den, zenbait herrialdetatik etorritako mendizaleei bertara sartzeko debekua ezarriko diete, Ameriketako Estatu Batuetakoei eta Indiakoei, esaterako.

Egun, Nepalen turismoak dirutza ikaragarria uzten du, hilean 83 milioi dolar inguru. Hortaz, herrialde honentzat zeharo garrantzitsua da mendizaletasunean oinarritutako turismoa. Hori dela bide, bertako agintariek trekkingerako nahiz zortzimilakoak igotzeko espedizio ezberdinetarako baimen bereziak banatuko dituztela aurreratu dute.

Era berean, pandemiak eragindako ezohiko egoera horrek, Nepalgo turismoan dauden agentzia ezberdinei aukera berriak emango dizkie, bide edota egitasmo berriak aztertu eta martxan jartzeko. Horien artean, Cho Oyuren hegoaldeko isurian bide komertzial berri bat zabaltzearen proiektua.

Bertako zortzimilakoen ibilbide nabarmenenena Tibeten dago, hau da, Txinaren menpe. Baina, aipatu berri dugun hegoaldeko aurpegia Nepalen eremuaren barruan dago. Gainera, Everesten ondoren, Cho Oyu da hamalau zortzimilakoen artean igoera gehien jaso dituen bigarren tontorra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad