Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak EL CORREOko instalazioak bisitatu zituzten aurreko astean, Bilboko Gran Vía-ko Sota eraikinean, Euskaraldiaren hirugarren edizioaren inguruan gurekin aritzeko. José Miguel Santamaría, egunkariko zuzendaria, arduratu zen erredakzioa eta hango sail desberdinak eurei erakusteaz, hedabide honetako profesionalok zer lan egiten ditugun ezagut zezaten.
Publicidad
Edizio honetan lehen aldiz eratu dugun arigunea sortzeak dakarren esperientzia onaz hitz egin genuen, baita hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialak irauten dituen hamabost egunetan sail ezberdinetako langileek elkarrekin lan egiteko aukeraz ere.
Bisitan zehar eta Politika sailetik pasatzean, Dobaran pozik agertu zen Olatz Barriuso gure analista politikoa ikusteaz. «Olatz?» galdetu zion, ondoren bere artikuluak beti irakurtzen dituela jakinarazteko.
Noticia Relacionada
Noticia Relacionada
Elkarrizketa labur horren ostean, gure arigunera abiatu ziren. «Kaixo, arratsalde on, guztioi», agurtu zituzten han lan egiten ari ziren kazetariak. «Oso garrantzitsua da hemen egiten ari zaretena, eta bide horretatik jarraitzera animatzen zaituztegu», adierazi zieten. Hori esanda, parte hartzaileek beren ikuspuntuak eta emozioa partekatu zituzten haiekin, enpresei eta erakundeei zuzendutako ekimen honen parte izateagatik, eta azaldu zieten beren lankide batzuekin lotura berriak eta harreman berezi bat ezartzeko balio izan diela. «Ez genekien gure lankide askok euskara hain ondo menderatzen zutenik, ezta beste batzuk hizkuntza ulertzeko gai zirenik ere». «Zalantzarik gabe, ariketa honen ondorioz, gutako askok harremanak mantenduko ditugu euskaraz Euskaraldia amaitu ondoren», ondorioztatu zuten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.