
«Ariguneetan talde gisa sortzen den dinamika funtsezkoa da»
Miren Dobaran - Hizkuntza Politikarako sailburuordea ·
Euskaraldiaren baitan, helduok euskaraz hitz egitera animatzen gaitu berangoztarrak, «umeek ereduak behar dituztelako»Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Miren Dobaran - Hizkuntza Politikarako sailburuordea ·
Euskaraldiaren baitan, helduok euskaraz hitz egitera animatzen gaitu berangoztarrak, «umeek ereduak behar dituztelako»Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea (Berango, 1970), taldean lan egitera ohituta dagoen emakumea da. Futbolean erdilari postuan eman zituen urteek baloia mugitzeko gaitasuna eskaini zioten, eta berak esperientzia hori oso positibotzat jotzen du aurrean dituen erronketarako. Borrokalaria, filologoa, feminista eta irakaslea, besteak beste, ohituta dago ezbeharrei aurre egiten, «garai hartan emakume izatea eta futbolean ibiltzea ez baitzen eginkizun erraza». Horregatik, Euskaraldiaren hirugarren edizio honen baitan, «euskararen biziberritze prozesua, gure kirol borrokarekin» parekatzen du.
Lauro ikastolako Haur Hezkuntzako zuzendari ohiarentzat, azken urteotan euskararen alde lortutakoa «behar bezala baloratu behar dugu, baita hurrengo belaunaldiei ondo transmititu ere». Eta argi dauka hizkuntzari merezi duen tokia emateko, helduok aurrerapausoa eman behar dugula, «umeek guk egiten duguna kopiatuko dutelako beti».
Harro dago orain seme-alabak dituzten gazte horiek euskara transmititzen ari direlako, eta hainbat eta hainbat euskaldunek beste behin ere hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial honekin bat egin izana asko baloratzen du, badakielako «esfortsu handia dela izena ematea, txapa jartzea, eta tentsio horrekin egitea» abenduaren 2an amaituko den hamabost eguneko ariketa hau. Horregatik, eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaile guztiei.
-Zein izan da euskararekin izan duzun harremana?
-Nik erraz eduki dut. Etxetik daukat euskara, eta aukera izan dut guztia hizkutza horretan ikasteko ikastolan, unibertsitatean... Baina beste askok, nire adinekoek, ez zuten izan aukera hori. Gure karrera profesionala hortik eraman genuenok, euskararen alde egin nahi izan genuen gizarte berdinzaleago bat lortzeko. Gaur egun, mundu guztiak ikas dezake gure hizkuntzan. Ezagutza bermatuta dago, eta oso pozik gaude gurasoen hautua izan delako, gure gizarteak egindako hautua, hain zuzen ere. Askotan, nahiz eta ezer ez ulertu, apustu hori egin zuten, eta, horregatik, ardura handia sentitzen dut arduradun publiko moduan.
-Aurreko edizioekin alderatuta zer hobekuntza egon dira?
-Hirugarren edizio honen berrikuntzarik onena da normalitate berri batean egin ahal izan dugula. Gizartea asko aldatu da: ohiturak, ordutegiak, bizitzeko grina hori... Orduan, jendeak ardura hori hartzea, hori jada oso positiboa da, eta, gero, ariguneetan sortzen den dinamika, talde moduan, guretzako klabea da.
-Aurrerapausoak eman ditugu?
-Bai, gauzak asko aldatu dira hiru edizio hauetan. Batzuetan ez dakigu baloratzen, jartzen ditugulako helburu handiegiak, baina jauzi handia egin dugu. Edozein gizartetan ezin izango zen antolatu horrelako gauza bat, eta nik oso positibotzat hartzen dut partaidetza.
-Zergatik gara 16 urtetik gorako helduak Euskaraldiaren protagonistak?
-Umeek egiten dutena da eredua kopiatu. Orduan, ariketa hau kontzientea da, eta nahi genuena zen helduen arteko gauza bat izatea. Umeek ereduak behar dituzte, eta ikusteak beraien gurasoak euskaraz egiten eragina dauka. Bestela, beraientzat euskara eskolako hizkuntza da.
-Zer garrantzi du belaunaldi aldaketak euskararen ezarpenari begira?
-Aukera berriak helduko dira gazteekin. Begiratu orain zuen arigunean ikusi dugun jende gazteari! Ezagutza batekin datoz, eta ohituta daude eleaniztasun hori normaltasunez bizitzera. Beraz, entrenamendu honek ekarriko du era naturalago batean euskaraz mintzatzea. Eta hori da gure helburua, hizkuntzen kudeaketa hori beraien kudeaketa aurreratuan txertatuta egotea.
-Euskal hezkuntza-sistemari esker gazte asko euskaldundu dira. Gazteek baloratzen al dute orain arte lortutakoa?
-Gazteek modu natural batean eskuratu dute euskara. Batzuk etxetik dira euskaldunak, beste batzuk topatu dute hezkuntza sisteman eta egia da erakutsi behar zaiela nondik gatozen. Bueno, orain Irulegiko eskuak egin digu bidea... Nik igarri dut nabaritzen dela ikastoletan landu dutela. Badakitela orain dela 2.000 urte hemen euskaraz hitz egin eta idatzi egiten zela beste kode batzuekin. Eta horrek badakar ahalduntze bat.
Noticia Relacionada
-A eredua desagertuko da?
-Nik uste dut paradigma aldaketa datorrela. Gure gizarteak eskatzen diguna badela eredu eleanitz bat, non gure bi hizkuntza ofizialetan gaitasun bat eskatzen den eta lortu behar den (lege berrian hori dator), eta atzerriko hizkuntzan beste bat. Ez da A, B edo D. Hezkuntza sistema bat da non hiru hizkuntzak, ingurune soziolinguistikoaren arabera, kudeatuko diren. Eta hori ondo egiteko, guk abantaila bat daukagu. Beste leku batzuetan, elebakarrak izan diren herrialdeetan, arazoak dituzte, esaterako, ingelesa txertatzeko. Baina guk esperientzia bat daukagu, eta elebitasunetik eleaniztasunerako salto hori badakigu zelan egin.
-Zer desberdintasun ikusten dituzue lurralde historikoen artean?
-Erantzuna izaten ari da oso ona lurralde guztietan. Argi dago, ezagutza zabalagoa dela Gipuzkoan, gero Bizkaian, eta, gero, Araban, baina, hala ere, nik Arabako kasua aipatuko nuke. Zer motibazio dagoen, zer mugimendu dagoen... Hor badago nahi bat. Gazteak, gainera, sorkuntzatik oso gauza interesgarriak egiten ari dira. Enpresetan ere gauza asko egiten dituzte. Lurralde horretan era guztietako enpresak etorri dira gure deialdietara, eta, gainera, esanez, mugak izan arren, egin nahi dutela esfortzua euskaran murgiltzeko.
-Eta zu pixka bat gehiago ezagutzeko. Nor da Miren Dobaran?
-Futbolaria izan nintzen 25 urte izan nituen arte, federatua. Kirol mundua eta euskalduntzea dira nire obsesioak, niri kirolak asko eman didalako. Bada, nik beti esaten dut kirolean eta batez ere talde kiroletan ibilitako jendeak gero lanean hori erakusten duela. Horrek ematen dizu bizitzan abantaila bat. Bizkerren jokatu nuen eta Athletic dago guri eta hainbat talderi esker. Eta nik beti parekatzen ditut euskararen biziberritze prozesua eta borroka hori, gure kirol borrokarekin. Lehen emakumeak futbolean ibiltzea ez zen batere erraza, eta borrokatu behar izan genituen gauza guztiak... Orain padela egiten dut, ahal dudan bakoitzean. Ezin dut gauza askorik egin, baina kirolaria beti. Erdilaria nintzen, beti antolatzen, golak beti beste batzuk sartu, baina ni antolatzaile. Eta hori ekartzen dut hizkuntza politikara, lantaldean, gizarte eragileekin batera, jendearekin batera, gizartearekin batera, lan egiten.
Athleticekoa naiz, noski (kar, kar). Baina euskal taldeen aldekoa: Athletic, Real, Alavés eta denak... Halaber, txistularia nintzen, eta musika ere asko gustatzen zait. Eskolaz kanpoko jarduera pilo bat egiten genituen: abesbatzan, txistua, solfeoa... Eta, gero, herriko juergetarako ere prest geunden, eta jaiez jai ibiltzeko, noski.
Publicidad
Rocío Mendoza | Madrid, Lidia Carvajal y Álex Sánchez
Jon Garay y Gonzalo de las Heras
Almudena Santos y Lidia Carvajal
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.