Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, eta Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, EL CORREOko ariguneko kide batzuekin, erredakziora egindako bisitan. Maika Salguero
«Zure artikuluak beti irakurtzen ditut!»

«Zure artikuluak beti irakurtzen ditut!»

Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak EL CORREOko instalazioak bisitatu dituzte

Domingo, 27 de noviembre 2022

Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak EL CORREOko instalazioak bisitatu zituzten aurreko astean, Bilboko Gran Vía-ko Sota eraikinean, Euskaraldiaren hirugarren edizioaren inguruan gurekin aritzeko. José Miguel Santamaría, egunkariko zuzendaria, arduratu zen erredakzioa eta hango sail desberdinak eurei erakusteaz, hedabide honetako profesionalok zer lan egiten ditugun ezagut zezaten.

Edizio honetan lehen aldiz eratu dugun arigunea sortzeak dakarren esperientzia onaz hitz egin genuen, baita hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialak irauten dituen hamabost egunetan sail ezberdinetako langileek elkarrekin lan egiteko aukeraz ere.

Bisitan zehar eta Politika sailetik pasatzean, Dobaran pozik agertu zen Olatz Barriuso gure analista politikoa ikusteaz. «Olatz?» galdetu zion, ondoren bere artikuluak beti irakurtzen dituela jakinarazteko.

Noticia Relacionada

Elkarrizketa labur horren ostean, gure arigunera abiatu ziren. «Kaixo, arratsalde on, guztioi», agurtu zituzten han lan egiten ari ziren kazetariak. «Oso garrantzitsua da hemen egiten ari zaretena, eta bide horretatik jarraitzera animatzen zaituztegu», adierazi zieten. Hori esanda, parte hartzaileek beren ikuspuntuak eta emozioa partekatu zituzten haiekin, enpresei eta erakundeei zuzendutako ekimen honen parte izateagatik, eta azaldu zieten beren lankide batzuekin lotura berriak eta harreman berezi bat ezartzeko balio izan diela. «Ez genekien gure lankide askok euskara hain ondo menderatzen zutenik, ezta beste batzuk hizkuntza ulertzeko gai zirenik ere». «Zalantzarik gabe, ariketa honen ondorioz, gutako askok harremanak mantenduko ditugu euskaraz Euskaraldia amaitu ondoren», ondorioztatu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Zure artikuluak beti irakurtzen ditut!»