Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Marcela Said zuzendari txiletarrak gizakiok munstro nola bihurtzen garen kontatzea gustoko du. Zinemagilea Santiagon jaio zen 1972an, eta nazioarteko akziozko ekoizpenen buru izan den Latinoamerikako emakumezko zuzendari bakarrenetakoa da. Bere izena eta marka pertsonala 'Narcos: México' eta 'Lupin' telesail ezagunetan ikus daiteke.
Txilen jaio zen, baina bere familiak sustrai palestinarrak ditu. 1996an Frantziara bizitzera joan zen, eta La Sorbonako unibertsitatean masterra egin zuen komunikabideetako teknikei eta hizkuntzari buruz. Bertan zinema ere ikasi zuen eta Nicolas Philibert, Agnès Varda eta Carmen Castillo zuzendari handien lanak ezagutu zituen. Hiru urte geroago estreinatu zuen bere lehen dokumentala, 'Valparaiso'.
Bere bigarren dokumentala, 'I love Pinochet', Txileko diktadorearen bizitza ardatz moduan hartzen duena, 2001ean estreinatu zen. Lan honek sari asko jaso zituen Valparaisoko Zinema Jaialdian eta Santiagoko Dokumentalen Internazionalean eta Saiden izena Latioamerikan ezagun egin zuen.
Bere lanen artean, 'Opus Dei, una Cruzada silenciosa' -erakunde katolikoak Txilen izan zuen eraginari buruzkoa- eta 'Los perros', diktadura militarraren gaia berriro jorratu zuen dokumentalak nabarmentzen dira. Azken honekin Goya sarietan izendatuta egon zen. Horrez gain, 'Eva' estreinatu zuen, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko instalazio artistiko bat, Latinoamerikan izandako lau feminizidioren inguruan. Hala eta guztiz ere, ezagunagoa da 'Narcos: México' eta 'Lupin' telesailetan egindako lanagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.