Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Jesús Andrade
Kai Nakai, podcasta eta haterrak
Buru-belarri

Kai Nakai, podcasta eta haterrak

Aste honetan artistak Beatriz Artolazabalek atera duen podcastean hartu du parte eta kritika ugari jaso ditu

Viernes, 5 de mayo 2023, 20:24

Twitter sutan jarri da aste honetan. Beno, esaldi hau astero, edo agian egunero esan genezake. Batez ere, sare sozial honetan haserrea nonahi topa dezakegulako. Pertsona askok ezizen baten atzean nahi dutena esaten dute anonimotasunaz baliatuz. Ez dakite nor naizen eta nahi dudana esan dezaket. Ezin imajinatu ideia honek daukan arriskua. Aste honetan gorroto hori guztia jaso duen pertsona Kai Nakai izan da.

Eta zein izan da Kai Nakairen delitua? Ba podcast batean agertzea. Egia da ez dela edozein podcasta, baina horregatik hainbeste gorroto jasotzea... EAJren eskutik Gasteizko alkatetzarako hautagaia den Beatriz Artolazabalek programa bat atera du formatu honetan. Ukaezina da modan daudela eta bere kanpaina taldeak kanal hau erabiltzea erabaki du. Eta, ziuraski, gazteak erakartzeko helburuarekin, Kai Nakai aukeratu dute lehen elkarrizketarako.

Alderdi politiko baten 'alde' egiteak arazoak sor ditzake zeinbait momentutan. Ezin ahaztu Russian Red artistak PP alderdia bozkatu zuela adierazi zuenean sortu zen asaldura. Hau adibide bat baino ez da, baina ehunka topa ditzakegu. Kasu honetan, gainera, Kai Nakaik ez du inoiz esan Beatriz Artolazabali botoa emango dionik. Agian emango dio, baina auskalo, eta besteoi zer axola zaigu noren alde egingo duen hauteskundeetan?

Podcast horretan parte hartzea erabaki du musika eta Gasteizi buruz mintzatzeko. Politika ez da aipatzen, bakarrik Beatriz Artolazabal aurkezten denean. Bere lanbidea aipatzen da. Kargua. Besterik ez. Ez dakit kritikatu duten guztiek podcasta entzun duten, baina entzunez gero frogatu dezakegu interes gutxien duena elkarrizketa osoan politika dela. Kai Nakai libre da (eta hala izan behar da) nahi duen proiektuetan parte hartzeko. EAJk sustatzen badu ere.

Agian alderdi politiko batekin kolaboratzea ez da ideia ona horrek 'markatzen' zaituelako. Edo behintzat hori gertatzeko aukera dago, nahi eta nahi ez. Baina akats bat balitz ere, utz diezaiogun jendeari huts egiten. Izan ere, aurreko hauteskundeetan artistak egon dira hauteskunde zerrendetan eta munduak birak ematen jarraitzen du oraindik. 'Arazoa' ez dakit alderdia izan den, artista bera, bere sexua, adina edo Twitteren dagoen gorrotoa menperaezina dela.

Noticia Relacionada

Nola edo hala, tamalez, 'haterrak' beti egongo dira eta ezin dugu denbora galdu merezi ez duten kontuekin. Bakoitzak nahi duena bozka dezala eta bakoitzak pentsa dezala ere nahi duena. Baina, mesedez, saia gaitezen gorrotoa alde batera uzten, oso nekagarria da eta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kai Nakai, podcasta eta haterrak