UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 23 de abril 2020, 19:52
Izarok esparru sinfonikora egin du jauzi Orkestra Sinfonikoaren bitartez. Abeslari mallabiarraren 'Errefuxiatuena', 'Koilarak' eta 'Tu escala de grises' abestien bideoklipen estreinaldia Euskal Telebistak eskainiko du gaur, bihar eta etzi. Euskadiko Orkestraren sare sozialetan ere egongo dira ikusgai kantak: Youtuben, Instagramen, Facebooken eta Twiterren dituzten kanal ofizialetan, hain zuzen.
Publicidad
Apirilaren 23, 24 eta 25ean EiTBn estreinatuko diren hiru bideoklip berri hauek EiTBren eta Euskadiko Orkestraren sare sozialen bitartez zabalduko dira.
Apirilak 23: «Errefuxiatuena» ETB2: «Qué Me Estás Contando» programaren amaieran, 20:15ean. | ETB1: «Eztabaidan» programaren amaieran, 22:30ean. | ETBko emisioaren ondoren, EiTBko irratietan. | EiTB eta Euskadiko Orkestraren sare sozialetan argitaratuko da ondoren, 22:30ean, baita eitb.eus-en ere.
Apirilak 24: «Koilarak» ETB2: «En Jake» programaren amaieran, 14:10ean. | ETB1: «Eztabaidan» programaren amaieran, 22:30ean. | ETBko emisioaren ondoren, EiTBko irratietan. | EiTB eta Euskadiko Orkestraren sare sozialetan argitaratuko da ondoren, 22:30ean, baita eitb.eus-en ere.
Apirilak 25: «Tu escala de grises» ETB2: «Teleberri» albistegiaren aurretik, 14:55ean. | ETB1: «Eguraldia» saioaren ondoren, 21:00etan. | ETBko emisioaren ondoren, EiTBko irratietan. | EiTB eta Euskadiko Orkestraren sare sozialetan argitaratuko da ondoren, 22:30ean, baita eitb.eus-en.
2019ko azaroan ateak itxita grabatu zituzten bideoklipak Miramongo egoitzan. Izaro eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Fernando Velázquezen zuzendaritzapean egon ziren. Ikus-entzunezko gidaritza, aldiz, Pausoka Entertainmenteko Jabi Elortegiren menpe egon da.
Izaro oso pozik agertu da lortutako emaitzarekin. Izan ere, bere esanetan, ikaragarria da norberak egindako kantak beste era batera entzuteko aukera izatea. Hala, Euskadiko Orkestrak Bizkaiko kantautorearekin kolaboratzen duen lehendabiziko aldia izan da.
Era berean, errepertorio berriak jorratzeko eta publiko berrietara iristeko ariketa horretan, talde bikaina osatzen dute Velázquezek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak. Norabide horretan arrakasta handiko beste zenbait egitasmo ere burutu izan ditu bere ibilbide musikal oparoan orkestrak, hala nola, Ken Zazpi, Michel Camilo, Kepa Junkera edota Benito Lertxundirekin garatutako proiektuak.
Izaro Andres kantautore bizkaitarra da. 2014. urtean hasi zen taberna ezberdinetan abesten. 2016an plazaratu zuen lehendabiziko diskoa, 'Om'. Bertan, berarekin batera, Iker Laurobak (gitarra), Oriol Floresek (bateria), Ane Bastidak (baxua) eta Julen Barandiaranek (baxua) esku hartu zuten. Kanta gehienak euskaraz dira, baina gaztelaniaz eta ingelesez ere abesten du.
Publicidad
Ondoren, beste hiru disko kaleratu izan ditu. 2017. urtean 'Hankapuntetan' albuma argitaratu zuen, 2018. urtean, aldiz, 'Eason', eta, aurten bere azken lana argitaratu du, 'Limones en invierno' izenekoa. Argitaratu dituen diskoez gain, beste hainbat egitasmotan esku hartu du: Korrikaren 20. edizioan, Gatibu taldearen 'Aske maitte' bideoklipean edota Gaztea irratian.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.