Borrar
Urgente Parte de la cúpula fiscal pide la dimisión de García Ortiz por negarse a responder al juez
Vladimir Putin.
Putin Afrikarra
Bete-betean

Putin Afrikarra

Afrikako Sahel erregio handiko herrialdeetan gertatzen ari diren estatu-kolpeen eta aldaketen ondorioz Errusiaren eragina handitzen ari da

Miércoles, 2 de agosto 2023, 10:30

Nigerren estatu-kolpe bat eman dute militarrek. Zenbait manifestarik txalotu egin dute kolpea. Oso deigarria zen pankarta batek zioena: gora Putin, behera Frantzia. Estatu horren kolonia izan zen Niger. Belaunaldi gazteek iraganeko kolonizazioaren aurkako iritzi oso zorrotzak dituzte, eta, horrekin batera, Frantziaren aurkako jarrera zabaldu da. Hori Nigerren ez ezik, Mali eta Burkina Fason ere gertatzen da (deigarria da Britainia Handiaren koloniak izan ziren herrialdeetan sentimendu hori ez egotea, ez behintzat nabarmenki). Bi estatu horietan ere estatu-kolpeak egon dira azken urteetan. Hiruretan, agintea hartu duten militarrek Frantzia biziki kritikatu dute, eta zituen tropak (terrorismo jihadistari aurre egiteko) erretiratzeko exijitu diote. Aldi berean Errusiaren aldeko adierazpenak egin dituzte.

Errusiaren interesak defenditzen dituen Wagner izeneko armada pribatuak Mali, Burkina Faso, Afrika Erdiko Errepublika, Libia edo Sudanen esku hartzen du. Duela gutxi Errusia-Afrika goi-bilera ospatu da San Petersburgon. Errusia ondo ikusia dago herrialde afrikar askotan, kolonizazioaren eta inperialismoaren aurkako jarrerarekin lotzen dutelako hura. Oso kontuan hartu beharko litzateke datu hori.

Putinek bertan behera utzi du Ukrainako zerealak Itsaso Beltzeko portuetatik bidali ahal izateko akordioa, Nazio Batuek bultzatu zutena, eta horrek kalte handiak sor litzake zereal hori inportatzen duten Afrikako zenbait herrialdetan. Baina, aldi berean, Putinek adierazi du doan helaraziko dizkiela zerealak aliatutzat dituen afrikar herrialdeei, besteak beste Mali, Burkina Faso eta Afrika Erdiko Errepublikari. Hori ere oso kontuan hartzekoa da. Errusiaren aurkako zigorrek ez dute eragin oso kaltegarririk izan harentzat. Mendebaldeko estatuek bakarrik aplikatzen dituzte zigorrak, eta Errusia petrolioa, gasa, zerealak eta abar ondo ari da saltzen. Petrolioaren prezioa, gainera, igotzen ari da.

Frantziak uranio aberastu asko behar du bere zentral nuklearrentzat, eta Nigerri erosten zion horren kopuru handi bat. Agintari militar berriek debekatu egin dute salmenta hori. Arazo larria Frantziarentzat. Kritikagarria da potentzia handiek nola kudeatzen dituzten Afrikarekiko harremanak, ez horrenbeste motibazioagatik (ekonomikoak eta geoestrategikoak) baizik eta beren jarrera eta moduagatik. Kritika hori Errusiari eta Txinari ere egin behar zaie. Frantziak, eta EBk berak, ez dute Afrikaren egoeraren eta beharren analisi zuzenik egin, ezta plan eta proiektu egokirik landu ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Putin Afrikarra