UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 22 de julio 2019, 21:48
Hiru euskal zinemagilek zuzendutako luzemetraiak Sitgeseko Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdian egongo dira. 'Ventajas de viajar en tren', 'El hoyo' eta 'Paradise Hills', bertan eskainiko dira. Zinema festibal hau urriaren 3tik 13ra bitartean ospatuko da Sitgesen (Katalunia).
Publicidad
Lehendabizikoa, Aritz Moreno donostiar zuzendariaren lehen film luzea da eta Antonio Orejudo idazlearen nobela batean oinarrituta dago. Belen Cuesta eta Luis Tosar dira luzemetraiaren protagonistak eta tren baten barnean bi protagonistek psikiatriaren inguruan jorratutako mintzaldia du hizpide. 'Ventajas de viajar en tren' obrak EITBren parte-hartzea jaso du eta azaroaren 8an iritsiko da Euskadiko zinema aretoetara. Gainera, jaialdiko sail ofizialean erakutsiko dute.
'El Hoyo', berriz, Galder Gazteu-Urrutiaren zinemagile bilbotarraren filmea da. Gizarte kritikaz gainezka ikuslea inguru distopiko batean kokatzen du. Galderrek zenbait iragarki publizitario zuzendu izan ditu eta 'La casa del lago' laburmetraia zuzendu izan zuen. 'Thriller social' honetan ere Euskal Irrati Telebistak hartu izan du esku.
Bestalde, 'Paradise Hills', Alice Waddington bilbotar zinemagileak zuzendutako luzemetraia Sitgesen ere egongo da. Emma Roberts eta Danielle Macdonald izan dira aktore protagonistak bertan. Filme honek Paradise Hills izeneko emakumezkoentzako luxuzko barnetegiaren nondik-norakoak aztertzen ditu. Familia aberatsek bertara eramaten dituzte bere alabak, emakume perfektuen gisara hezi ditzaten. Uma neskatila (Emma Roberts) bertara bidaltzen dute eta erresidentzia honek sekretu bat gordetzen duela estalgabetuko du.
Sitgeseko Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdia munduaren alegiazko lehen zinemaldia da, eta, aldi berean, Katalunian inpaktu mediatiko handiena aurkezten duen adierazpen kulturala da. 52 edizio daramatzan festibal hau zinema gogoko dutenentzat ezinbesteko hitzordu bihurtu da. Bertatik nazioarteko zuzendari, aktore eta produktore onenak igaro ohi dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.