Haur eta gazte literaturako gure gomendioak

Gabonak aukera ona dira lan hauek oparitzeko eta, oraindik egin ez baduzu, baita irakurtzeko ere

Jon Martin-Etxebeste

Viernes, 3 de enero 2025

  1. Anastasini zirkua

1936. urtea, zirko bat herrira iritsi berri. Elefante bat dakarte eta etxeko ikuiluan egin diozu lekua. Hurrengo goizean, haien arrastorik ez. Gerra hasi da, eta frankistek desagertarazi egin dituzte askatasunaren sinbolo diren pertsonaia guztiak. Malen Amenabarrek txapela kentzeko moduko espresioz ornitu du protagonista gaztearen aurpegia eta denboraren joanak memorian duen ezabatzeko joera metafora txundigarriekin orditu du.

Publicidad

  • Miren Amuriza/Malen Amenabar Denonartean. 2024. 64 or. 16 euro.

Beste erreportaje bat

  1. Arrats zapo bat

Zapo bat da album honen zentroa eta haren jira-biran xomorro jostariak dabiltza. Protagonista tripazorroak aisa egingo ditu intsektuekikoak, harik eta bere mingainaren neurriko aurkaria azalduko zaion arte. Haurrek berehala bereganatuko dute Goliat menderatzearen plazera eta errepikapena eta erritmoa oso da egokia ilustratzaile ez ezik idazle lanetan ere bikain moldatzen den Maite Mutuberriaren lan honetan.

  • Maite Mutuberria Pamiela. 2024. 44 or. 14 euro.

  1. Klera

Har al daiteke preso antzezlan bat liburu batean? Tximeletak ehizatzeko sarea erabiltzen den bezain delikatuki astinduta akaso… June San Sebastianek maisuki islatu du marrazkitan gerraren krudeltasuna, kolore paletaren gustu eskisitoz. Leire Bilbaoren testuak fintasunez kontatzen du gerra: «Kolororeak hautsi egin dira». QRen bidez artefaktu honetan erantsita daude ikuskizun honen koreografia batzuk ere.

  • Leire Bilbao Elkar. 2024. 48 or. 15 euro.

  1. Ipuin antzeko alegia baliosak

Lur gainean bizitzeko alaitasuna hitz xumeen bidez inbokatu nahi duten pertsonentzako liburua da Antton Irustarena. Bere sorkuntzako nahiz besteren ahotik entzundako pasarteak bildu ditu irakaspenez betetako 46 alegiatan. Ekialdeko ipuinen kutsua dute ipuin hiperlaburrek: gure baitan den zoriona bilatzeko gonbidapenak, inbidia, dolua bezalako sentimenduak kudeatzeko gomendioak eta askatasunari gorazarre egiteko ereserkiak sortu ditu.

  • Antton Irusta Artizarra. 2024. 148 or. 16 euro.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad