Borrar
Euskal literaturaren gure gomendioak
Territorios

Euskal literaturaren gure gomendioak

Gabonak aukera ona dira lan hauek oparitzeko eta, oraindik egin ez baduzu, baita irakurtzeko ere

Paloma Rodriguez-Miñambres | Aiora Sampedro

Viernes, 20 de diciembre 2024, 00:13

  1. Urrats galduen hotsa

Ia poema guztiak naturaren eta espazio hori habitatzen duen gizakiaren arteko kontrastean ardazten ditu poetak. Horrek tentsioa sortzen du gogo-aldartean zein hautaketa estilistikoan, errepikatzen diren hitzek giroa eratzea eta zentzuari oratzea ahalbidetzen dutelako. Irudi boteretsuak darabiltza Gardek bakardardadea, heriotza eta oroimenaren gainean.

  • Luis Garde Pamiela. 124 or. 2024. 15 euro.

  1. Hetero

Alberdiren testuan izenburuak ez du ezer ere ez ezkutatu nahi. Irakurleak irakurketa hasi aurretik zer irakurriko duen jakitea nahi du. Idazlea ipuingintzara itzuli da eta testuotan heteropatriarkatuaren ertz guztiak esploratzen ditu; gure gizartean eragiten dituzten frikzioak disekzionatuz. Eta aldi berean, literatur-testuek horretan duten eragina, ardura, ahalegina esploratuz.

  • Uxue Alberdi Susa. 160 or. 2024. 17,50 euro.

  1. Galbahea

17 urteren ostean Barandiaranek atera duen poesia liburu berrian galbahearen irudia erabiltzen du mundua onartzeko eta ulerbera izateko gertatu den ororekin. Hizkuntzaren adierazpen argiaz jorratzen ditu gizarte garaikidearen kezkak: Euskal Herriaren egoera, engaiamendua klima-aldaketarekin, migranteen egoerarekin. Maitasuna itxaropenaren gordelekua.

  • Gotzon Barandiaran Susa. 80 or. 2024. 13,50 euro.

  1. Francesco Pasqualeren bosgarren arima

Nahiko testu sui generia ondu du Elorriagak. Egilearen ibilbidean ohikoa den moduan. Inori ez zaio pasatzen aztarna berezia duen idazleetako bat dela getxoztarra gure literatura munduan. Izenburuak dioenez, Francesco Pasqualeren heterobiografia bat da testua baina eleberriaren barruan pieza solteak desberdindu daitezke, generoen bitartean kokatzen direnak.

  • Unai Elorriaga Susa. 216 or. 2024. 19 euro.

  1. Leiho bat bihotzean

Aintzane Galardiren bosgarren poema sortak arte eta literatura uztartzen ditu. Poemek koadro bat bailitzan hartu behar direla ematen du, margolari eta olerkariaren lan berdintsuak ('Koloreen mintzoa', 'Akuarela'). Poetaren sentsibilitatea erakartzen duten paisaiak azaltzen dira, hiru ardatzek -pinturak, poesiak, hizkuntzak- obra ederra hezurmamituz.

  • Aintzane Galardi Balea Zuria. 104 or. 2024. 14,50 euro.

  1. Ezer ez dago utzi nuen lekuan

Izan zitekeen ipuin bateko esaldia, pertsonaia batek une jakin batean esandakoa, izenburura eramana; izan daiteke baita ere ipuin bakoitza biltzen duen aura. Ipuinotako pertsonaiak erdibideko egoera batean baitaude, bidaia desberdinetan guztiak. Perspektibismoa da nagusi kontaketan, konta-moldeak, kontakizun beraren plano desberdinak kontalari desberdinak tartekatzen…

  • Itziar Otegi Elkar.132 or. 13,50 euro.

  1. Palestina

Komiki formako dokumentazio lan honek ibilbide zabala egin du lehenengoz argitaratu zenetik hona. Txikizioaren 13 hilabete betetzen direnean, Saccok 'bake' garaietan gertatzen zirenak kontatuek beste dimentsio bat hartzen dute, egungo krudeltasuna imajinatzean. Fikzio lanean zaila lortu du Saccok: gatazkako alderdi guztiak irudikatuta ere, pertsonaiekin enpatia lortzea.

  • Joe Sacco Astiberri. 296 or. 2024. 25 euro.

  1. Monogamoak

Poesian jardun ondoren, narratiban proba egin eta hamasei istoriotan gaien eta erregistroen oparotasuna erakusten du Iñigo Astizek. Esan gabe doanarekin eta ironiarekin jolastu bitartean, ipuinetan ezkutaturikoa agerrarazten du, harridura edo absurdua ikusgai. Gainera, idazleak kontakizunetan zedarritu dituen korapiloekin gozatu duela antzematen da.

  • Iñigo Astiz Susa. 160 or. 2024. 17,50 euro.

  1. Itzulpena-traduccion

Itzulpengintza lanari buruzko hausnarketak areagotu egin dira gure sisteman azken urteetan. Idazle asko itzultzaile ere badira eta itzultzaile asko, gero sortzaile ere bai. Hemen, Angel Errok bere sortzaile senetik egiten du, izenburutik saiakera bat irudi lukeena poema gisa emateko. Influentziari buruzko hausnarketei forma literarioa emanez sorkuntzan.

  • Angel Erro Nafarroako Gobernua. 102 or. 2024. 15 euro.

  1. Ez naiz ondo akordatzen

Karlos Linazasorok bere buruari barre egiten daki obra honetan. Bizitzak umorerik gabe ez duelako merezi. Irakurleari irribarre maltzurra sorrarazten diote 101 piezek. Hizkuntzaz trebeki baliatuz -hiztegia jasoa eta kolokiala, hitz jokoak asmatuak- aniztasunak eta laburtasunak erritmo bizia ematen dute. Liburu interesgarri bezain dibertigarria.

  • Karlos Linazasoro. Elkar. 156 or. 2024. 16,50 euro.

  1. Mundu zitalaren kontra

Bizitza elektronikoaren nahitaezko abiaduraren, lehia etengabearen eta espektatiba handien aurkako kontakizuna. Maitasunaren, hitzaren zentzurik zabalenean, aldeko eleberria, elkar zaintzearen aldekoa, gure memoriaren espazioak igarotzen dituztenak omentzearen aldekoa. Mundu zitalean bizitza goxatzen digutenonganako esker ona gailentzen den istorio berezia.

  • Begoña Lizar Elkar. 128 or. 2024. 14,25 euro.

  1. Zebrak eta bideak

Hauxe dugu egilearen bigarren narrazio liburua, sei ipuinek osatuta. Loiolaren aurreko beste lan batzuetan bezala, begirada feminista nabarmendu beharra dago. Emakumezko pertsonaien eguneroko gatazkak modu sinesgarrian islatzen ditu taxuz idatzitako kontakizunetan. Anbizio narratiboaz gain, kontatzearen teknikak ongi menderatzen dituela igartzen da.

  • Nerea Loiola Erein. 144 or. 2024. 19 euro.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal literaturaren gure gomendioak