Borrar
Urgente Parte de la cúpula fiscal pide la dimisión de García Ortiz por negarse a responder al juez

Hamaiketakoa hartzeko aukera ematen dute Getxophoton

Hiru asteburu desberdinetan, pertsona ezagun batzuekin solasaldi tankerako hamaiketakoak egingo dira

Amalia Ibargutxi

Domingo, 9 de septiembre 2018, 23:31

Getxophotoren programazioaren baitan, proposamen berezi bat: hamaiketakoa. Ez nolanahikoa, ordea. Hiru asteburu desberdinetan, hiru pertsona ezagunekin hamaiketakoa hartzeko aukera izango dute, egun bakoitzean 15 lagunek. Algortan egingo dira solasaldiak, irailaren 15, 22 eta 29an.

Goizeko 11.00tik 12.30ra luzatuko dira otorduak, irudiaren munduko profesional batekin egingo direnak. Lehenengo larunbatean Gabriela Cendoya-Bergareche argazki-liburuetan aditua izango da parte-hartzailea. Bigarrenean, Santi Yañiz argazkilaria, eta azkenik, hilabeteko azken asteburuan, Andoni Lubakiren txanda izango da, argazkilari eta kazetaria.

Iazko Getxophoto jaialdiak inauguratu zuen jarduera da hamaiketakoarena. Jarduera horretako parte-hartzaileek hamaiketakoa partekatu zuten iraileko hiru larunbatetan kezkak partekatuz, galderak eginez, kexatuz, hitz eginez, azken batean.

Horixe da, hain zuzen, antolatzaileek nahi dutena: hizketa librerako abagune bat sortu. «Ikasle-irakasle diskurtsotik ihes egitea, profesionalak zein parte-hartzaileak etxean moduan senti daitezen, mahai baten inguruan kanape goxoak janez, gauza berriak ikasten dituzten bitartean», adierazi dute.

Nazioarteko Irudi Jaialdiaren aurtengo edizioak gatazkaren esanahiaz gogoeta egingo du hilabete osoz, diskurtso eta gizakion harremanen inguruan. Gatazka-osteko borroketan sakonduko du jaialdiak, «izan ere, hauek gure bizitzaren alde guztietan eragin zuzena daukate, hala nola teknologia, politika, natura eta heziketan». Helburutzat dute desafioa, «pentsaera eta aurreiritziei desafio egiten dioten lanak erakustea», hain zuzen. Horretarako, argazkigintza, bideoa, artxiboa, instalazioak, arte digitala, fikziozko narratiba eta lan dokumentalak daude ikusgai Getxophoton.

Hamaiketakoan parte hartuko duen Lubakik, hain zuzen, gatazkaren bide horretan garatu du bere lana. Duela zazpi urte, 2011n, ibilbide profesionala aldatu eta gerra desberdinetako argazkiak egoteari ekin zion. Orduz geroztik, Argelia, Birmania, Irak, Mauritania, Turkia, Mendebaleko Sahara eta Siriako gudak jaso ditu, besteak beste. Newsweek, New York Times, Wall Street Journal eta The Guardian egunkarietan argitaratu ditu argazkiak. Euskal Herrian, Gara eta Zazpikan, adibidez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hamaiketakoa hartzeko aukera ematen dute Getxophoton