Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Jose Usoz
Gaurko euskal poesiaz ikusmira

Gaurko euskal poesiaz ikusmira

Lunes, 11 de octubre 2021, 20:57

Aitortuko dut beldur diedala horrelako galderei. Orain ez denbora asko, Salamancako Unibertsitateak Luis García Jambrina adiskidearen eskutik eratzen dituen Verinesen nengoela idazleen elkarrizketetan, «ekharri zuen solhasak» ea nola zegoen euskal saiakera. Berdin zion poesiaz galdetu izan balute. Hauxe erantzun nien: «Ez oso indartsu, baina Sari Nazionala irabaziz gero, irudia aldatuko da».

Orduko arrapostua emango dut hemen eta gaur ere. Horrelako galdera sinpleek erantzun konplexua dute. Nola dagoen euskal poesia gaur egun? Eta iruditzen zait planetek egiten duten moduko zirkuluak egin beharko genituzkeela gai honetan. Eta euskal kulturaren industria? Eta euskal liburua? Eta euskal irakurlegoa?

Euskal poesiaren egoera… bada, ustea besterik ez da, zazpi ezaugarriz inguratua. Bat: euskal poeta nagusiak joan zitzaizkigun. Gandiaga, Lekuona, iaz Lete gogoratu genuen. Bi: egia da Trantsizio garaiko poetek indarra mantentzen dutela. Jordi Graciak aipatu zuenez, egoera politikoa aldatu ez denez, ez da erabat aldatu literatur kanona, eta 70/80ko hamarkadan hasi ziren idazleek pisu handia dute. Bernardo Atxagaren, Koldo Izagirreren, Joseba Sarrionandiaren, Felipe Juaristiren, Tere Irastortzaren, Itxaro Bordaren lanak oroitzen ditugu.

Hiru: musikarien laguntza eskertuko du beti euskal poesiak. Ruper Ordorika eta Atxaga, Sarrionandia eta 'Hau da ene ondasun guztia', Kirmen Uribe eta Bingen Mendizabal, Harkaitz Cano eta Senperena. Lau: sistemaren barnean, orain hamarkada batzuk baino bazterrerago dago poesia. Lehenago, erdigunetik hurbilago zegoen; gaur, poeta gisa hasitako asko kontakizuna egitera pasatu dira.

Bost: industria alorrean bere pisua ez da oso zabala. Argitaletxe handiek pare bat poema liburu argitaratzen omen dituzte urtero-urtero, nahiz ez den hori guztiz egia, Pamielak adibidez, bitik gora argitaratzeko ahalegin handia egin duelako. Panorama asko aldatu da poetek sorturiko Balea Zuria argitaletxea agertu den unetik. Sei: sistema txikietan, idazle asko dira poesia argitaratuz hasten direnak, nahiz eta gero liburu bakarreko poeta bihurtu. Zazpi: eta hala ere, kulturan inork asmatzen ez dituen zartadak gertatzen dira, ezustekoak, aurretik ikusten ez diren ekintzak.

Eta zortzi: Miren Agure Meabek Poesia Sari Nazionala irabazi du, euskaraz lehena da sari hori orain ezagutzen dugun moduan dagoenetik. Bestela bigarrena litzateke, zeren lehenago Gabriel Arestik irabazi zuen, eta ez da inondik inora aitaponteko txarra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gaurko euskal poesiaz ikusmira