

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi zuen astearte honetan Susak argitaratutako 'Nola gorde errautsa kolkoan' lanari esker. Euskarazko liburu batek golardo hori jasotzen duen lehen aldia da, eta epaimahaiak esan duenaren arabera, «euskal poeta garaikide handienetako baten heldutasunezko lana» da. Hamar urte igaro dira obra horrek jasotzen duen poema zaharrenetik berrienera arte (2011koa da lehenengoa eta iazko urrikoa azkena), eta idazleak berak onartu duenez, «oso liburu sendoa eta trinkoa da, bai formaren eta bai edukiaren aldetik ere».
Gai ugari biltzen dituen poesia esperimentaleko liburu hau «lapikoan borborka su txikian luzaro edukitako salda» bezala definitzen du Meabek. Sei ataletan egituratuta dago, eta horietako bakoitzean gauza ezberdinak landu ditu. «Umearoko bizipenak hasteko, benetako emakume eta emakume fiktizioen katalogoa gero... Eta, hori guztia, gerrak, migrazioak, doluak eta planteatu beharreko galderak alde batera utzi gabe».
Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua, bere ibilbidean poesia, haur literatura eta helduentzako narrazioak landu ditu lekeitiarrak, kategoria guztietan sari ugari jasoz. Hizkuntzari garrantzi handia eman dio berriro ere 'Nola gorde errautsa kolkoan' liburuan, eta, dioenez, batzuetan bera ere galdu egiten da bere laberintuetan; «buelta eta buelta ibiltzen naiz edukiek eta adierazleek musika harmoniatsuena izan dezaten, hots, gardentasuna, dotorezia eta sendotasuna izan dezaten aldi berean». Zuzenketa asko egiten dituela esan digu, baita murgilaldi asko hiztegietan eta maite dituen idazleen liburuetan ere. Izan ere, bere ustez, «idaztea artea da, baina artisauaren debozioarekin egin beharrekoa».
2001 Espainiako Kritika Saria, 'Azalaren kodea' liburuagatik.
2002 Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, 'Itsaslabarreko etxea' lanagatik.
2007 Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, 'Urtebete itsasargian' liburuagatik.
2011 Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, 'Errepidea' lanagatik.
2011 Espainiako Kritika Saria irabazi, 'Bitsa eskuetan' poesia liburuagatik.
2021 Espainiako Poesia Sari Nazionala, 'Nola gorde errautsa kolkoan lanagatik'.
2006tik Euskaltzaina den autore eta itzultzaile honen arabera, egia da aniztasun formal handia dagoela liburuan. «Poema batzuk narratiboak dira, beste batzuk, deskriptiboak, eta badaude prosazko poemak, haikuak, herri formen oiartzuna badutenak... Zer esan nahi du horrek? Ba hamar urtetan esperimentatu egin dudala. Formara heltzen gara saiakeren bidez, eta batzuetan metodo zientifikoan erabiltzen diren faseak sorkuntzan ere aplikatu behar dira. Lehenengo, gaia aukeratu; gero, hipotesi bat sortu, esperimentatu, testatu eta ondorio batera iritsi. Orduan, badira poema batzuk azken formara heldu arte behin eta berriz idatzi ditudanak. Idazketa prozesua metamorfikoa eta esperimentala izan da».
Baina 'Nola gorde errautsa kolkoan' ulertzeko erraza al da? «Beti esaten didate nire liburuak irakurtzeko esku batean hiztegia behar dela eta beste eskuan entziklopedia, baina ez zait axola momentu honetan nire helduaro literarioaren unean nagoela esan dezakedalako. Aurretik idatzi ditut beste bost poema liburu, beraz, hau da momentu honetan ni nagoen tokia eta bidean egindako ikaskuntzak aprobetxatu nahi izan ditut».
Pandemiaren urte honetan konfinamenduko poemaren bat badagoela onartzen du, «baina, egia esan, konfinamenduan beste lan bati lotuta egon nintzen. Aprobetxatu nuen gazteentzako nobela bat idazteko, ebasioa behar nuelako eta bazelako sasoia gazte literaturara bueltatzeko. Orduan idatzi nuen 'Itsasoaren atea', fantasia eta errealitatea nahasten dituena. Hala ere, bai badago poema bat zeinetan kontatzen diren pandemiaren sasoian izandako bizipen latz batzuk, baina gure galera pertsonal batekin nahastuta: nire mutil-lagun ohiaren heriotzarekin nahastuta. Min handia dago liburuan, eta neurri batean liburua bada minak eta gabeziak eraldatzeko saio bat».
Dena den, orain ospakizunetarako momentua da (saria 20.000 eurokoa da), eta idazle lekeitiarrak asteartean bertan ospatu zuen bere semearekin, afari on batekin. «Mano a mano egon ginen oso gustora. Biok gaude harro honekin. Izan ere, berak askotan esaten dit 'Jo ama zenbat ordu, zenbat ordu idazmahaian', eta, beno, berarentzat ere bada sari hau. Berari kendutako denbora eman diot, eta, beraz, bion saria da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La palygorskita, los cimientos del vino rancio en Nava del Rey
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.