Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Euskararentzat hain garrantzitsua, ilusioz betea eta zirraragarria den aste honetan, Irulegiko aurkikuntzaren ondoren, hitzez ekiteko garaia heldu da Euskaraldiaren hasierarekin. Jakingo duzuenez, ostiral honetan hasiera eman diogu hizkuntza ohiturak aldatzea bilatzen duen ariketa sozialaren hirugarren edizioari, eta milaka euskaltzalek txapak jantziko ditugu berriz ere, hamabost egunez, erronka honetan buru-belarri aritzeko.
Izena eman ez duzuenok, oraindik egin dezakezue izenematea.euskaraldia.eus-en, eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, asteburuan zabalik jarraituko du izen-emate prozesuak, datorren astearen hasieran ixteko. Hala, ahobizi rola aukeratzekotan, hurrengo jarraibide hauek kontuan izan beharko dituzue: euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo duzue, eta solaskideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakizuenean, lehen hitza, beti, euskal hizkuntzan esango diezue. Imaginatuko duzuenez, beraz, ahobiziek euskarari eutsiko diogu elkarrizketa elebidunetan.
Belarriprestek, bestalde, egoeraren arabera erabakiko duzue euskaraz noiz egin, baina dakitenei euskaraz hitz egiteko eskatuko diezue uneoro. Hau da, zuekin euskaraz hitz egiteko eskatuko diezue hiztun guztiei, eta zuek nahi duzuen guztietan egingo duzue.
Noticia Relacionada
Jan Echevarría
Argi dago denon artean erabilera handitzeko aukera ezin hobea izango dela, bai. Gainera, kontuan izan behar da belarriprest eta ahobiziek banaka jokatuko duten arren, ariketa taldean ere egin ahal izango dugula mota guztietako entitateetan sortuko dituzten ariguneen bidez. Eta zer dira ariguneak? Euskaraz hitz egiteko aukera uneoro bermatzen duten guneak, entitateren barruan edo entitateak herritarrekin duen harremanean.
Hau guztia esanda, jantzi ditzagun kaleak txapaz, banderolaz eta, batez ere, euskaraz azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte, etorkizunean hartutako ohitura on horiei eustea ahalbidetuko digun hazia ureztatzen jarraitzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.