Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Bi gazte txapak erakusten, ostegunean, Azkuna Zentroan egindako aurkezpen ekitaldian. Mireya López
«Euskara guregana iritsi den bezala, guk ere gure ondorengoei transmititu behar diegu»
Euskaraldia hasi da!

«Euskara guregana iritsi den bezala, guk ere gure ondorengoei transmititu behar diegu»

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azaldu zuen ostegunean, Azkuna Zentroko Euskaraldiaren hasiera ekitaldian, ariketa sozialaren helburuetako bat «euskaraz dakigunok ahalik eta gune eta arlo gehienetan erabiltzea» dela

Viernes, 18 de noviembre 2022

Euskaraldiaren hirugarren edizioa hasi da. Beraz, zuen txapak jantzi itzazue, aukeratu duzuen rolean murgiltzeko: ahobizi edo belarriprest, alegia. Eguraldiak ez zuen bat egin ostegunean Euskal Herriko hainbat herritan antolatutako hasiera ekitaldiekin, bai, baina argi dago, halaber, aste honetan Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren albistea edozein gertaera meteorologikoren gainetik dagoela, euskara sustatzeaz ari bagara.

Bilboko Azkuna Zentroan egindako aurkezpenean, horri buruz hitz egin genuen Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin. Bere hitzetan, «gaur egun hitz egiten dugun euskara eta bertan bizi ziren baskoiek hitz egin zutena ezberdinak badira ere, horrek esan nahi du badagoela ehunka urtetan hizkuntza bizi bat transmititu duen komunitate bat. Hizkuntza hori aldatu egin da, baina hizkuntza belaunaldi ezberdinen bidez jaso eta transmititu da, eta uste dut Euskaraldian parte hartuko dugun euskaldunoi ere erronka hori dakarkigula aurkikuntzak. Izan ere, euskara guregana iritsi den bezala, guk ere gure ondorengoei transmititu behar diegula erakusten digu».

Bigarren erronka, bere ustez, «euskaraz dakigunok ahalik eta gune eta arlo gehienetan erabiltzea da. Bata aisialdiarena eta kirolarena izango litzateke; bestea, ikusentzunezko mundu digitalarena; eta, hirugarren bat, eta uste dut hori gero eta beharrezkoa dela, lanarekin zerikusia duen munduarena».

Horretarako, enpresa, erakunde eta elkarte askok ariguneak sortuko ditugu ekimena babesteko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Ildo horretan, sailburuak esan zuen «entitateek euskaraz funtzionatzeko inguru eta talde normalak eratzea» gustatuko litzaiokeela, «talde horien artean dinamika berriak sortzeko, euskararen erabilera normala ekarriz».

1. Ibarrekolandako institutuko ikasle talde batek Euskaraldiaren edizio honetako abestia koregrafiatu zuen. 2. Azkuna Zentroko ekitaldira bertaratutako pertsona batzuk. 3. Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreak. Mireya López
Imagen principal - 1. Ibarrekolandako institutuko ikasle talde batek Euskaraldiaren edizio honetako abestia koregrafiatu zuen. 2. Azkuna Zentroko ekitaldira bertaratutako pertsona batzuk. 3. Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreak.
Imagen secundaria 1 - 1. Ibarrekolandako institutuko ikasle talde batek Euskaraldiaren edizio honetako abestia koregrafiatu zuen. 2. Azkuna Zentroko ekitaldira bertaratutako pertsona batzuk. 3. Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreak.
Imagen secundaria 2 - 1. Ibarrekolandako institutuko ikasle talde batek Euskaraldiaren edizio honetako abestia koregrafiatu zuen. 2. Azkuna Zentroko ekitaldira bertaratutako pertsona batzuk. 3. Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreak.

Azkuna Zentroko ekitaldian, dena dela, hainbat ekimen izan ziren bilbotarrak, eta, oro har, euskaldun guztiak ekitaldi sozial honekin bat egitera animatzeko. Alde batetik, Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreek giroa umorez berotu zuten, txisteak kontatuz eta era guztietako txantxak eginez. Gero, bertaratutakoei azaldu zieten ahobiziek euskaraz esan beharko dutela beti lehen hitza, eta hizkuntza horretan jarraitu, solaskideek ulertzen dutela ikusten badute. Era berean, esan zuten belarriprestek egoeraren arabera erabakiko dutela euskaraz noiz egin, baina dakitenei euskaraz hitz egiteko eskatuko dietela une oro. Hau da, beraiekin euskaraz hitz egiteko eskatuko dietela hiztun guztiei ekimenak iraungo dituen 15 egunetan, eta eurek nahi duten guztietan egingo dutela.

Gonbit egin zieten, halaber, Alhondigan bertan beren txapa lortzera oraindik egin ez zutenei, egun gutxi barru itxiko baita izena emateko epea. Eta ez zuten zalantzarik izan txalo egiteko, bertaratutakoek bezala, Ibarrekolandako institutuko ikasle talde batek Euskaraldiaren edizio honetako abestia, Xabier Zabalak konposatua eta Andoni Egañak idatzia, koreografiatu zuenean.

Bitartean, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu zuen Euskaraldi hau «jendetsua» izatea espero duela, «komunitatea trinkotzeko balio dezala, baita ikustarazteko gurean badagoela euskaraz bizi nahi duen komunitate bat eta gure komunitatea lasaitasun osoz euskaraz bizitzeko aukerak eta espazioak eraikitzen dituela ere». Hala, euskara maite dutenei ekimen honetan parte hartzera animatzeko gonbitea luzatu zien.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Euskara guregana iritsi den bezala, guk ere gure ondorengoei transmititu behar diegu»