Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Pello Zupiria
Viernes, 4 de diciembre 2020, 13:39
Amaitu da Euskaraldia. Hamabost egunez, milaka herritarrek ahalegin berezia egin dute haien hizkuntza ohiturak aldatu eta errotuta dauzkagun inertziak astintzeko. Inoiz baino euskara gehiago entzun da kalean, lantokietan, supermerkatuetan, erakundeetan eta komertzio txikietan, bai herri txiki edota hirigune handietan. 'Ahobizi' zein 'belarriprest'-ek egin dute haien lana, bete dute ariketa sozialean izena eman zutenean hartutako konpromisoa. Zailena, ordea, orain dator. Norbanako eta kolektibo gisa egindago ahaleginari eustea, eta gaurtik aurrera ere, gure hizkuntzarra gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzea.
Hori izan da Euskaraldiaren sustatzaileek ostiral honetan helarazitako mezu nagusia. Bilboko EHUko Ingenieritza Eskolan egin dute agerraldia Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, Arrate Illaro, Euskaraldiaren koordinatzaileak, Amets Lahetjuzan, Euskal Konfederazioko ordezkariak, Mikel Arregi, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea instituttuko zuzendariak eta Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Helburua ariketak utzi dituen bizipen eta datuen balorazio kualitatiboa izan da, baina argi eta garbi utzi dute hizlariek «biharko egunaren garrantzia». «Berriz ikusi dugu uste duguna baino jende gehiagok ulertzen duela euskaraz; norberak ekiteak inguruan ere eragiten duela; uste baino gehiago bizi gaitezkeela euskaraz; ingurune digitalean ere urrats asko ditugula emateko; tresna txiki batzuekin errazago egin dezakegula; ohiturak aldatzea posible dela», azpimarratu du Zupiriak.
Aurtengo edizioan, 179.780 lagunek eman dute izena, aurrekoan baino 50.000 herritar gutxiagok. Hala ere, egoera soziala kontuan hartuta, mundua astindu duen osasun larrialdian bete beterik sartuta eta gutako inork ezagutu gabeko konfinamendu bat pasa eta gero, antolatzaileek «parte hartze masiboa» izan dela nabarmendu dute. Arrate Illaro, Euskaraldiaren koordinatzaileak azaldu duenez, «oso zaila izan da aurten ariketa ikusgarri egitea, eta batez ere, gizartearen zandi handi batengana iristea». Nolanahi ere, konturatu dira 2018an apuntatu ziren askok uste izan dutela «behin izena ematearekin nahikoa zela».
Modu aktiboan parte dutenen % 62a emakumezkoak izan dira. Lehenengo Euskaraldian ere antzekoa gertatu zen. Illaroren hitzetan «ez da kasualitatea». Euskalgintzan eta horren inguruan antolatzen diren ekimenetan gehiengoa izan ohi dira. «Errealitate sozialaren isla da. Aztertu beharreko eta kontuan hartzeko faktorea da, ikusi batia haien gain dagoela transmisioaren erantzukizuna», esan du. Bestalde, eta aurrekoan gertatu zen modu berean, 'ahobizi' gisa eman dute izena gehienek: %77a izan dira. Ariketa sozialari ekiteko data hurreratzen zen heinean, sustatzaileek deialdi berezia egin zieten zalantzan zeuden herritarrei 'belarriprest' rola har zezaten. «Roletan sakontzen jarraitu beharra dagoela nabarmendu da aurten ere. Oraindik ere belarriprest izan daitekeen jende asko dago arrazoi ezberdinengatik Euskaraldian modu aktiboan parte hartzeko erabakia hartu ez duena. Hurrengo ediziorako ere, euskararen erabilera nabarmen areagotzeko oso garrantzitsua den jende multzo zabal hori aktibatzea erronka da», aldarrikatu du Amets Lahetjuzanek.
Ariguneei dagokienez, sustatzaileek modu oso positiboan baloratu dute entitateek erakutsi duten konplizitatea eta Euskaraldiari egindako atxikimendua. Euskalgintza erabat sinetsita dago «euskararentzako gune erosoak sortzea behar-beharrezkoa dela» haren erabileraren normalizaziorako bidean, eta jakinarazi dute hurrengo edizioan ere ardatz nagusietako bat izango dela. Oro har, edizio arrakastatsua izan dela baieztatu dute agerraldian parte hartu duten guztiek. «Gizartean euskararen aldeko jarrera eta hizkuntzaren normalizazio prozesuarekiko atxikimendua zabala da. Euskal gizarteak berriro erakutsi du garai zailetan ere gai dela ariketa sozial honen bueltan indarrak bildu eta Euskal Herri osora zabaltzeko», gaineratu du Kike Amonarrizek.
Noticia Relacionada
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.