Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
zurekin
Jueves, 3 de diciembre 2020, 14:22
Euskaraldiaren azken txanpan gaude. Hamabost egunetan euskarak kalean duen indarrak gora egin du. Guztira 179.780 pertsonak eman dute izena Euskaraldia ekimenaren bigarren edizioan. Ariketa sozialaren arduradunek ostegun honetan jakitera eman dutenez, %77k ahobizi modura eta %23k belarriprest modura parte hartu dute.
Euskaraldiaren bigarren edizioa ostiral honetan amaituko da, abenduaren 4an. Izen-ematea azaroaren 24an itxi zen, eta herriz herri jasotako datuak bateratu ondoren, antolatzaileek bigarren Euskaraldiaren datu nagusiak aurreratu dituzte ostegun honetan.
Balorazio agerraldia ostiral honetan bertan egingo dute Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingenieritza Fakultateko areto nagusian, 11.00etatik aurrera.
Izena emandakoen %62 emakumezkoa izan da, eta partaideen %29k esan du ez zuela lehen Euskaraldian parte hartu. Lurraldeei dagokionez, %44k Gipuzkoan eman du izena, %34,25ek Bizkaian, %11k Nafarroan, %8,5ek Araban, %2,1ek Ipar Euskal Herrian (%1,5 Lapurdin, %0,5 Behe Nafarroan eta %0,1 Zuberoan) eta %0,25ek Euskal Herritik kanpo, diasporan.
Azkenik, adin tarteei dagokionez, parte hartzaileen %23k 16 eta 29 urte artean ditu, %35ek 30 eta 44 urte artean, %29k 45 eta 59 urte artean eta %12k 60 urtetik gora.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.