Euskaraldiaren hirugarren edizioa hasi da. Beraz, zuen txapak jantzi itzazue, aukeratu duzuen rolean murgiltzeko: ahobizi edo belarriprest, alegia. Eguraldiak ez zuen bat egin ostegunean Euskal Herriko hainbat herritan antolatutako hasiera ekitaldiekin, bai, baina argi dago, halaber, aste honetan Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren albistea edozein gertaera meteorologikoren gainetik dagoela, euskara sustatzeaz ari bagara.
Publicidad
Bilboko Azkuna Zentroan egindako aurkezpenean, horri buruz hitz egin genuen Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin. Bere hitzetan, «gaur egun hitz egiten dugun euskara eta bertan bizi ziren baskoiek hitz egin zutena ezberdinak badira ere, horrek esan nahi du badagoela ehunka urtetan hizkuntza bizi bat transmititu duen komunitate bat. Hizkuntza hori aldatu egin da, baina hizkuntza belaunaldi ezberdinen bidez jaso eta transmititu da, eta uste dut Euskaraldian parte hartuko dugun euskaldunoi ere erronka hori dakarkigula aurkikuntzak. Izan ere, euskara guregana iritsi den bezala, guk ere gure ondorengoei transmititu behar diegula erakusten digu».
Bigarren erronka, bere ustez, «euskaraz dakigunok ahalik eta gune eta arlo gehienetan erabiltzea da. Bata aisialdiarena eta kirolarena izango litzateke; bestea, ikusentzunezko mundu digitalarena; eta, hirugarren bat, eta uste dut hori gero eta beharrezkoa dela, lanarekin zerikusia duen munduarena».
Horretarako, enpresa, erakunde eta elkarte askok ariguneak sortuko ditugu ekimena babesteko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Ildo horretan, sailburuak esan zuen «entitateek euskaraz funtzionatzeko inguru eta talde normalak eratzea» gustatuko litzaiokeela, «talde horien artean dinamika berriak sortzeko, euskararen erabilera normala ekarriz».
Azkuna Zentroko ekitaldian, dena dela, hainbat ekimen izan ziren bilbotarrak, eta, oro har, euskaldun guztiak ekitaldi sozial honekin bat egitera animatzeko. Alde batetik, Patxo Telleria eta Nerea Mazo aktoreek giroa umorez berotu zuten, txisteak kontatuz eta era guztietako txantxak eginez. Gero, bertaratutakoei azaldu zieten ahobiziek euskaraz esan beharko dutela beti lehen hitza, eta hizkuntza horretan jarraitu, solaskideek ulertzen dutela ikusten badute. Era berean, esan zuten belarriprestek egoeraren arabera erabakiko dutela euskaraz noiz egin, baina dakitenei euskaraz hitz egiteko eskatuko dietela une oro. Hau da, beraiekin euskaraz hitz egiteko eskatuko dietela hiztun guztiei ekimenak iraungo dituen 15 egunetan, eta eurek nahi duten guztietan egingo dutela.
Publicidad
Gonbit egin zieten, halaber, Alhondigan bertan beren txapa lortzera oraindik egin ez zutenei, egun gutxi barru itxiko baita izena emateko epea. Eta ez zuten zalantzarik izan txalo egiteko, bertaratutakoek bezala, Ibarrekolandako institutuko ikasle talde batek Euskaraldiaren edizio honetako abestia, Xabier Zabalak konposatua eta Andoni Egañak idatzia, koreografiatu zuenean.
Noticia Relacionada
Bitartean, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu zuen Euskaraldi hau «jendetsua» izatea espero duela, «komunitatea trinkotzeko balio dezala, baita ikustarazteko gurean badagoela euskaraz bizi nahi duen komunitate bat eta gure komunitatea lasaitasun osoz euskaraz bizitzeko aukerak eta espazioak eraikitzen dituela ere». Hala, euskara maite dutenei ekimen honetan parte hartzera animatzeko gonbitea luzatu zien.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.