Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paloma Rodríguez-Miñambres y Jon Martin-Etxebeste
Domingo, 31 de diciembre 2023, 00:26
Lurraz beste
GARAZI ARRULA
Txalaparta. 200 or, 17 euro.
Zortzi istorioetan Arrulak idazle trebea dela erakusten du emakumezko pertsonaia interesgarriak eratuz, paradoxak, beldurrak agerian. Kontakizunetan badaude ezohiko osagaiak ezkutuan, aurrez kontatua denetik urruntzen eta pertsonaien desegonkortasunarekin zerikusia dutena. Idazleak badaki zer adierazi nahi duen eta segurtasuna transmititzen du istorioen sorreran.
Argialdiak
MIRIAM LUKI
Susa. 104 or, 16 euro.
Bederatzi istoriok osatzen dute Lukiren lehen narrazio-liburua. Pertsonaien nahasmen sentsazioa igartzen da, egunerokoan hartu beharreko erabakietan nola jokatu ez dakitela. Besteen onespenaren zain omen daude, desorekan barne-munduarekin. Irakurleak ezustean harrapatzeko eta gizarteari buruzko ikuspegi deserosoa -ironia tartean- emateko trebetasuna dauka Lukik.
Noticia relacionada
Azpimarrak
NEREA BALDA
Erein. 144 or, 18 euro.
Selvak autobusean topatzen du liburu bat eta Andreurena dela ohartzen da, gaztetako laguna. Narratzaile orojakileak Selva eta Andreuren ahotsak txandakatzen ditu 28 kapitulu laburretan orainaldi eta lehenaldiaren arteko jauziak baliatuz. Pertsonaien ezbaiak eta itxaropenak erakutsi eta bizitzan garrantzitsua denaz hausnartzen dute azpimarren metaforaren bitartez.
Juana
JON ARTANO
Elkar. 176 orr, 20 euro.
Bere aktibismoagatik erahil zuten Juana Perea Kolonbian. Haren biografia osatu du Artanok sendikoak elkarrizketatuz, dokumentazioa berreskuratuz eta polizia txostenak arakatuz. Ez fikziozko lana da berea, baina literaturak baimendutako lizentziak hartu ditu. Historia eta pertsona gurutzatzen diren lekuan, askatasunari gorazarre egiteko liburu bat.
Maitasun kapitala
KARMELE JAIO
Elkar. 240 orr, 21,50 euro.
Maitalea zendu berri zaion emakume baten azala hautatu du Jaiok bere azken eleberria idazteko. Maitasunari buruzko tesia zuzentzen ari da Olga, eta bizitza errealeko bizipenak teoriarekin gurutzatzen zaizkio. Sexuan, laguntasunean eta maitasunean sortzen diren botere harremanak deseraikitzeko, eta trilogia bat eraikitzeko harlandua.
Moby Dick
HERMAN MELVILLE
Itzultzailea: Juan Garzia. Balea Zuria. 612 orr. 35 euro.
Balea zuria editorialak lehenago edo beranduago argitaratu behar zuen izena ematen dion kontakizunaren liburua, eta baita modurik onenean egin ere: Juan Garziak itzuli du Herman Melville-en maisulana. Gizakiak bere tamainako aurkari bat topatu, bere beldurrei aurre egin, eta harrotasunez dagokion aitortza jasotzeko duen joera kulturala ezinhobe azaltzen du klasikoak.
larrazkeneko argi-ilunetan
LUIGI ANSELMI
Pamiela. 125 or, 15 euro.
Argi eta garbi azaltzen da Anselmiren poema-liburu berriaren gai nagusia: adiskidetasuna, lagunei eskainitako omenaldiak -une gogoangarriak ardoa eta pattarra artean- sakabanaturik baitaude orrialdeetan zehar. Behin adin batera iritsita, heriotzaren presentzia alboraezina dugu. Poetaren esanetan, erlijio guztiak engainagarriak dira, adiskidantzarena izan ezik.
Paradisuaren kanpoko aldeak
BERNARDO ATXAGA
Pamiela. 144 or, 17 euro.
Atxagaren obra honetara hurbiltzen denak topatuko du literatur genero desberdinen uztarketa -baita artefaktu jostagarria ere-, prosa, kontu autobiografikoak eta poesia jorratzen baititu. Euskal tradizioari eginiko keinuak ahaztu gabe, forma narratiboak eta poetikoak era natural eta bikainean azaleratzen ditu, hasierako tonu melankolikotik komikoagora igaroz.
Ulu egiteko bolondres bila
HARKAITZ CANO
Susa. 120 or, 15 euro.
Hauxe dugu Harkaitz Canoren laugarren poema-liburua -lau atal ere dituena- eta estiloen nahasketa erakargarria aurkituko du irakurleak. Olerkietan zehar agertzen zaigu hizkuntzarekin jostalari, literaturaren sormenaz ironikoa ere (auto)erretrato eta zerrenden artean, besteak beste, poetaren ofizio eta tailerrari buruz gogoeta interesgarriak egiten dituelarik.
Adaxka lehorrak
JOKIN BERGARA
Elkar. 72 orr, 13,50 euro.
Petrolio merkearen amaierak eta klimak kinka larrian jarri du gure gizaldia. Inoizko krisialdirik handienaren atarian, azeleragailua sakatu eta amildegia gainditzearen edo erorketa kontrolatzeko paraxuta zabaltzearen artean hautatu behar dute gure komunitateek. Aparteko argitasunez marraztu ditu Bergarak egungo korapiloak eta zehatz markatu etorkizuneko bideak. Bada bolantean entzungo duen inor?
Ura saltoka
JUAN KRUZ IGERABIDE
Alberdania. 234 orr, 19,50 euro.
Natura behartu edo behatu, naturari erauzi edo erantsi. Ludiari buruzko jakintza, eta mundualdiari buruzko gogoetak naturaltasunez uztartzen dituzte liburuko 37 artikuluek. Euskal Herriko paisaiek, animaliek eta landareriak, eta haurtzaroko oroitzapenek bat egiten dute eta euskal kosmogoniaren testigantza aberatsa osatzen. Urteko libururik gozagarrienetako bat.
Zeru lurren liburua
JON GEREDIAGA
Elkar. 88 orr, 14 euro.
Naturak dena daki, eta gizakiak ezin du susmatu besterik egin. Gerediagak paisaiak deskribatzen ditu gizateriaren betiereko kezkak eta emozioak deskribatzeko. Aurreko liburua, Natura berriak, azken hamarkadako onenetako bat izan zela uste baduzu, ez galdu hau. Zuhaitza hostoberritu da eta oraingoan lurrari ez ezik zeruari ere mintzo zaio poeta.
Publicidad
Mikel Labastida y Leticia Aróstegui (diseño)
Óscar Beltrán de Otálora y Gonzalo de las Heras
José A. González y Álex Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.