Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Karla Fernández de Gamboa Vázquez
Sábado, 23 de diciembre 2023, 01:03
Liburu honetan Xola arratoi-txakur xelebrearen bost istorio biltzen dira. Xola parekorik gabekoa da: libre ibiltzen da, badaki hitz egiten eta gogoak eskatzen diona egiten du. Horrek mota guztietako pasadizo dibertigarriak bizitzera eramaten du. Horrela, umorearen eta ironiaren bidez, askotariko gaiak jorratzen dira. Euskal haur literaturaren altxorretako bat da hau
Lartitegik literatura satirikoa haurrei hurbiltzea lortzen du album honen bidez. Bertan, tomate-landare baten bidaia zoroaren lekuko gara: eskutik eskura pasako da Tentelen hirira itzuli arte. Akuarelaz marraztutako ilustrazioak bikainak dira, tradizio burleskoko margolanekin (Jeronimo Bosch, Brueghel eta Patinir, besteak beste) elkarrizketa zoragarria sortzen dute.
Liburu hau Fernando Bernuesek zuzendutako antzezlan homonimoan oinarrituta dago, liburua antzezlanaren parte baita. Amaren heriotzak protagonista aitarengandik aldentzea eragiten du, eta honek literaturara jotzen du bien arteko harremana berreraikitzeko. Istorio honen bidez, Canok literaturari ez ezik, liburutegi eta liburuzainei gorazarre hunkigarri bat egiten die.
Memoriak oso genero literario ezohikoa da haur literaturan, baina liburu honek kolokan jartzen du joera hori; izan ere Igerabidek bere haurtzaroko bizipenak eta oroitzapenak josten ditu horiek haur irakurleari azaltzeko. Maisu eta poetaren barruan bizi den haurra ezagutzeko aukera ematen digu narratzaileak: «… nik hala bizi izan nituen, eta honela kontatzen ditut».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.