Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 4 de junio 2022, 19:57
Euskal Etnopoloaren jardunaldiek kultura eskubideen gaia izango dute ardatz. Hauexek Baionako Euskal Museoan ospatuko dira datorren ekainaren 23an eta 24an. Euskal Kultur Erakundeak antolatutako egitasmoak, Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? galderatik abiatuz, kultura eskubideen inguruko erronkak nahiz ikuspuntuak izango ditu eztabaidagai. Sarrera doakoa izango da, ekainaren 17a baino lehen bertaratzeko izena eman beharko delarik.
Hainbat galdera izango dira aztergai ekimen honetan, hala nola, Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute?; Zer ote dira kultura eskubideak? Nola pentsatuak eta idatziak izan dira?; Zer da haien eraginkortasun juridikoa eta politikoa?; Nori zuzenduta doaz? edota Nolako oihartzuna dute gutariko bakoitzean?
Euskal Etnopoloa egitasmoaren barnean, Euskal Kultur Erakundeak ARI-CNRS erakundearekin batera urtero antolatzen duen solasaldia da hauxe. Hortaz, bi egunez kultura eskubideak landuko dituzte hiru ildotatik abiatuta, batetik, eskubide hauen eraikuntza juridikoa eta instituzionala zein izan ote den, bestetik, kultura eskubideetarako politika publikoak nola baliatzen diren; eta, azkenik, eskubideok komunitateei zein leku uzten dizkieten. Ildo guzti hauek argitzeko ikertzaileak, artistak eta politika eta elkarte munduko pertsonak hitzartuko ditu bertan.
Bertaratu ezin dutenek hitzorduok sarean jarraitu ahal izango dituzte, hitzaldi guztiak grabatuko dituztela jakinarazi baitute, Euskal Etnopoloaren webgunean ikusgai egongo direlarik. Solasaldiei buruz gahiago jakin nahi izanez gero, Kultura eskubideak esteka bisitatu daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.