Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Lunes, 13 de julio 2020, 19:07
2020ko Euskadiko lur gaineko Sokatira Txapelketa Getxon ospatuko da abuztuan eta irailean. Fadura instalazioetan gauzatuko da eta ohikoa baino laburragoa izango da pandemia dela eta, baina lehiatu egingo da.
Bost jardunaldi daude aurreikusita ekitaldia betetzeko, bostak Fadurako instalazioetan. Lehena abuztuaren 8an izango da, 680 kilogramoko lehiaketa, hain zuzen ere. Bigarren jardunaldia, astebete geroago, hilaren 15ean, 640 kilogramokoa izango da. Hirugarrena ospatuko da hurrengo asteburuan, hilaren 22an, 580 kilogramoko mistoa oraingoan. Laugarrena 29ko asteburuan, 600 kilogramokoa, eta, azken jardunaldia, irailaren 5ean, 560 kilogramokoa izango da.
Esan bezala, pisu bakoitzaren lehiaketa egun bakar batean egingo da eta jardunaldi guztiak (abuztuaren 15ekoa izan ezik), arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Abuztuaren 15ekoa, aldiz, goizeko 11:30etan hasiko da.
Euskadiko Herri Kirol Federazioak ez du oraindik talde parte-hartzaileen behin betiko zerrenda, baina badira batzuk izena eman dutenak jada jardunaldi ezberdinetara. 680 kiloko jardunaldira 4 taldek eman dute izena; Getxok, Goiherrik, Akelarrek eta Mutrikuk. 640 kiloko jardunaldian Getxo, Goiherri 'A', Akelarre eta Mutriku taldeek lehiatuko dute. Bestalde, 600 kilokoan, Getxo, Goiherri 'A', Akelarre eta Gaztedi izango dira bertan, 560 kiloko jardunaldiaren antzera, talde berdinak egongo baitira egun bietan.
Azkenik, 580 kiloko misto txapelketan ikustear dago taldeen parte-hartzea, Gaztedi 'A' taldea baino ez dagoelako apuntatuta. Dena den, Goiherri 'A', Goiherri 'B' eta Gaztedi 'B' taldeak izena emango dute ere ziur aski lehiaketa mistoan. Azken talde honek, Gaztedik, 680 eta 640 kiloko jardunaldietan ez du oraindik izena eman baina, ziurrenik, lehen bi jardunaldi horietara ere joango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.