Borrar
Urgente Parte de la cúpula fiscal pide la dimisión de García Ortiz por negarse a responder al juez
Joan Jett, Gasteizko Azkena Rock jaialdian. Rafa Gutiérr
Lau emakume musikari gure burua energiaz betetzeko

Lau emakume musikari gure burua energiaz betetzeko

Joan Jett, Patty Smith... egun hauetan dantzan jartzeko abestiren bat bilatzekotan hau da zure zerrenda

Domingo, 19 de abril 2020, 00:53

Etxetik atera ezin garen egun hauetan jada apaletako liburu eta pelikula guztiak ikusi ditugula dirudi. Beraz, zer egin dezakegu gure denbora betetzeko? Musika gustatzen bazaizu, hainbat artista ezagutzeko momentu aparta izan daiteke. Nondik hasi ez badakizu, hona hemen entzun behar dituzun lau musikari apartak. Asko zerrenda honetatik kampo geratuko zaizkigu -Bonnie Tyler, Tina Turner, Cindy Lauper...-, baina oso gomendagarriak ere direnez, beste egun batean bueltatuko naiz horiekin jarraitzeko. Goazen ba!

  1. Joan Jett

Rock and rollaren erregina dela diote askok. The Runnaways taldean hasi zen oso gaztea zenean, emakumez osatutako lehenengoetarikoa rock musika estiloan. Izugarrizko arrakasta lortu zuen taldeak Estatu Batuetan, baita Japonian ere. Abeslari nagusiak taldetik alde egin zuenean, Joan Jett jarri zen mikrofonoaren aurrean. Geroago, bere bakarkako ibilbide hasi eta 'I love rock and roll' eta 'Bad reputation' bezalako abesti mitikoak sortu zituen. Energiaz betetzeko abesti bikainak. Denbora izatekotan, Lita Ford The Runnawaysen bere taldekidea izandakoa entzutea gomendatzen dugu.

  1. Patty Smith

Poeta, idazlea, musikaria... Ezin da Patti Smith arlo bakar batean sartu. Esan daiteke erabateko artista dela. 70eko hamarkadan Nueva Yorkeko punk mugimenduan ezagun egin zen eta ospea lortu zuen bere lehenengo albumarekin: Horses (1975). Intelektuala eta feminista, Bob Dylanen lagun bilakatu zen eta elkarrekin Rolling Thunder Revue bira mitikoa egin zuten. 'Because the night', bere abestirik ezagunena, milaka aldiz entzun dugu guztiok.

  1. Suzanne Vega

80ko hamarkadan 'Luka' abestia edozein irratitan entzun zitekeen. Hau da Suzanne Vegaren kantarik famatuena, baina badira asko oharkabean pasa direnak eta 'Luka' baino askoz hobeak direnak. Musikari kaliforniar honen zazpi diskoetako bat hartu eta edozein kanta jartzea aholkatzen dugu, seguru sorpresaren bat aurkituko duzuela. 'Gipsy' kanta, adibidez.

  1. Tracy Chapman

Soinu pertsonala eta paregabea du Tracy Chapmanek. Ahots eta gitarrarekin edozer egiteko gai da. Zortzi urterekin hasi zen abestiak sortzen, eta, gaur egun, artista ezaguna da muduko edozein txokotan. Pop musika nagusi zen garaian kantautorearen figura berpiztea lortu zuen 'Fast car' bezalako kantekin. Suzanne Vegarekin gertatzen den bezala, bere diskoren bat hartu bezain pronto, altxorra topatuko dugu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lau emakume musikari gure burua energiaz betetzeko