Urgente Parte de la cúpula fiscal pide la dimisión de García Ortiz por negarse a responder al juez
Plaka berriaren aurkezpen ekitaldia.

EHUk Palestinako poeta baten olerkia gehitu dio bere Poesia Bideari

Fadwa Tuqanen lana jaso duen Leioako campuseko ibilbide horrek munduko hainbat lekutako egileen poemak biltzen ditu

Zurekin

Martes, 10 de septiembre 2024, 11:43

Fadwa Tuqan (Nablús. Palestina 1917-2003) poeta palestinarraren 'Nire askatasuna' poema jasotzen duen plaka berri bat gehitu du EHUk Leioako campuseko Poesiaren Bidean.

Publicidad

Ikasle talde batek abiatu zuen ekimena, haiek Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari proposatu zioten ekintza bat martxan jartzea herri palestinarra pairatzen ari den sufrimendua agerian uzteko. Gorka Moreno campuseko errektoreordearen esanetan, «zenbait aukera planteatu genituen, baina ekintza puntual bat baino harago joan nahi genuen eta denboran iraungo zen zerbait egitea nahi genuen, hala nola poeta emakume palestinar bat Poesiaren Pasealekuan gehitzea». Horretarako, unibertsitate publikoa UNRWA Euskadirekin harremanetan jarri zen, eta laguntza eskatu zion, hainbat proposamen eskaintzeko.

Morenok aitortu duenez, aukeraketa ez zen erraza izan, baina azkenean, Fadwa Tuqanen aukeratu zuten, «bai bere ibilbide literarioagatik, bai poesia palestinarraren aitzindaria delako». Gainera, «poesiak ezin hobeto islatzen du Palestinako herriaren egungo egoera eta askatasun-gogoa».

Bestalde, Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak Poesiaren Pasealekuaren eta 'baldosa poetiko' berriaren balioa azpimarratu zuen plakaren aurkezpen ekitaldian. «Kartografia literario bat dago hemen, Leioan, hizkuntzek, ideiek eta sentimenduek bat egiten duten mapa bat», esan zuen.

Issammh Abushammal Farmazia Fakultateko irakasle palestinarrak ere parte hartu zuen ekitaldian, eta Fadwa Tuqanen poema arabieraz irakurtzeaz gain, bere familiak Euskal Herrian izan duen harrera «ikaragarria» nabarmendu zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad