Borrar
Urgente Parte de la cúpula fiscal pide la dimisión de García Ortiz por negarse a responder al juez
Irudiak: Pablo del Caño

Durangoko Azokako anekdota surrealistenak: «Behin buru bat sinatu nuen»

Euskal sortzaileek Azokan bizi izan dituzten pasadizo bitxienak partekatzen dituzte

Viernes, 6 de diciembre 2024, 18:48

Euskal idazle eta musikariek milaka jarraitzaile agurtzen dituzte urtero Durangoko Azokan. Momento ederra da miresten ditugun pertsonak gertu-gertu izateko eta haien azken liburu edo diskaren iritzia partekatzeko. Haien obra etxera sinaturik eramateko abagune bikaina ere bada. Gero eta selfie gehiago egiten dira Landako Gunean... eta noizean behin anekdota bereziak ere jazotzen dira.

Pello Reparazek txakurrak 'ospatzen' ditu Azokan. Izugarri gustatzen zaizkio eta haiek ferekatzeak lasaitasuna ematen dio: «Arazo guztiak ahazten ditut». Sünek Huntza taldearekin behin autografo 'bitxi' bat egin zuen. Zale burusoil batek burua sinatzeko eskatu zion. «'Ziur zaude?', galdetu nion», kontatzen du trikitilariak barrez. Baietza jaso eta errotulkiarekin bere izena jarri zion. Eta batzutan Bulegoko kideei beste artisten abestiei buruz hitz egin diete haienak direlakoan. «Urduri jartzen dira batzutan», azaltzen du Tom Lizarazuk irribarretsu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko Azokako anekdota surrealistenak: «Behin buru bat sinatu nuen»