

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Loraldia Festibalak, euskal kulturaren aldeko ekitaldiak, Bob Dylanen kantak euskaratuta eta geure erara moldatuta entzuteko aukera paregabea eskainiko du, ostegun honetan, 19.30ean, Campos Antzokiko Kupula Aretoan. Gernikatik etorritako Audience taldeak eta Bilboko, Donostiako eta Hendaiako musikariez osaturiko Belharra taldeko musikariek parte hartuko dute kontzertu bakar honetan.
'A Complete Unknown' filmarengatik orain denen ahotan dagoen Bob Dylan XX. mendeko musika herrikoian eragin handia izan duen abeslaria da. Seiehun kantutik gora sortu eta grabatu ditu berrogei diskotan, eta, orain, aipatutako bi bandek Xabi Paya kulturgileak euskaratutako 100 kanten lagin bat hartu eta moldatu dute euren erara.
Alde batetik, Gernikatik datorkigun Audience taldea dugu, itzal luzeko musikari emankorrak. «Taldearen musika estiloak, folk, rock eta blues eraginak uztartzen ditu, eta hainbat disko eta kontzertu ugari eman dituzte. Bob Dylanen euskaratutako kanta batzuekin, talde honek bere estilo propioa emango dio klasiko horiei, eta publikoari esperientzia berri bat eskainiko dio», esan dute antolatzaileek.
Beste aldetik, Belharra, Bilboko, Donostiako eta Hendaiako musikariez osaturiko Bluegrass taldea da: Jon Arzelus (kontrabaxua), Urbil Artola (dobro eta ahotsak), Jose Mari Pulido (banjo), Dani Venegas (gitarra akustikoa), Julen Maestro (akordeoi diatonikoa eta ahotsak), eta Gorka Arranz (mandolina eta ahots nagusia). «Country musikaren oinarri den estilo honen ezaugarri nagusietako bat, doinu eta ahots armonia berezien eta erritmo bizien arteko bat egitean dago. Bereizgarri dira ere, mikrofono bakar baten inguruan sortzen diren musika tresna ezberdinen arteko elkarrizketak», gaineratu dute.
Beraz, bertaratzen direnek 20 bat kanta entzuteko aukera izango dute gitarrak, mandolina eta banjoen soinuen artean, eta hainbat klasiko izango dira entzungai: 'Ahaztu behingoz, ta kito', 'Libre izango naiz', 'Garaiak aldatzen baitira', 'Iparraldeko neska', besteak beste. Bukaeran 'Zeruko atea joz' melodia mitikoak itxiko ditu aretoko ateak.
Interesa baldin baduzu, jakin ezazu sarrerek 14 euro balio dituztela, 12 euro Lorazainentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.