Borrar
Urgente Montero pide disculpas por sus palabras contra la sentencia absolutoria de Alves pero la tilda de «retroceso»
Iazko edizioko irudi bat. gaztea.eus
Bertan behera utzi dituzte Gaztea sariak, langileek greba deitu ostean

Bertan behera utzi dituzte Gaztea sariak, langileek greba deitu ostean

Ostegunean Bilboko Euskalduna Jauregian egitekoa zen ekitaldia ez da ospatuko azkenean, langileek «prekarietate eta diskriminazio egoerarekin amaitzeko» greba iragarri eta gero. Hala ere, azkenean lanuztea bertan behera geratu da, ELAren arabera, «EITBko zuzendaritzak gatazkak oihartzunik izatea nahi ez duelako»

Miércoles, 5 de marzo 2025, 12:19

Ostegun honetan Bilboko Euskalduna Jauregian ospatzekoak ziren Gaztea sariak bertan behera geratu dira, langileek greba deitu ostean. Hala iragarri dute Instagramen sortutako DesGastea kontuan, nahiz eta ordu batzuk beranduago ELA sindikatuak lan-etenaldia ez dela egingo iragarri duen. Izan ere, bere arduradunen arabera, «erabakiak gatazkak oihartzunik ez izateko asmoari erantzuten dio».

Hasiera batean lanuztea deitu zuten langileek Gaztea eta EITB Musikako lantaldeak pairatzen duen «prekarietate eta diskriminazio egoerarekin amaitzea» aldarrikatu zuten aipatutako sare sozialean, baita enpresak erantzun gisa erakutsitako «erabateko isiltasuna» salatu ere. «Zuzendaritzak ez dio gure lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta ez du egoera eztabaidatzeko inolako aurrerapausorik eman», esan zuten.

Ildo horretan, gogoratu zuten «urteak daramatzagula gure egoeraren birplanteaketa eta gure lan kargak eta ardurek exijitzen duten kategoria eskatzen, Gaztea eta EiTB Musikako langileon kategoria profesionalak ez baititu gure egunerokotasuneko eginbeharrak aitortzen».

Hori dela eta, langileek grebara jotzea erabaki zuten, nahiz eta azkenean lanuztearekin aurrera ez jarraitzea erabaki duten. «Enpresak nahiago izan du Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi (horrek sortutako albo kalte ekonomiko eta sozial guztiekin), arazoari irtenbide bat eman baino», ohartarazi zuten.

Euskal eszenako artista eta talde garrantzitsu batzuek, hala nola Olatz Salvadorrek, Merina Grisek eta XSakarak, babesa adierazi zieten langileei sare sozialean bidalitako mezuen bidez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertan behera utzi dituzte Gaztea sariak, langileek greba deitu ostean