UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 14 de diciembre 2020, 20:08
Bernardo Atxagaren 'Behi euskaldun baten memoriak' lana Erresuma Batuko aurtengo 20 liburu salduenen artean dago. Dedalus argitaletxeak itzuli du ingelarara 'Memoirs of a Basque Cow' obra, Margaret Jull Costa itzultzailearekin elkarlanean. Ingelesez gain, lan hau beste hamalau hizkuntzetara itzuli da, hala nola, gaztelaniara, frantsesera, arabierara edota ukrainierara.
Publicidad
The Guardian egunkariak argitaratu berri du britainiarrek gogoko dituztenen 20en zerrenda, Erresuma Batuko liburu-saltzaile independenteen iritzia aintzat hartuta, alegia. Liburu hori Norwicheko Henry Laytek aipatu du,The Book Hive liburu-dendaren arduraduna denak. Liburu-dendako jabe bakoitzak hiru liburu hautatzen ditu, eta, Laytek aukeratu behar zituen hiruen artean jarri du 'Behi euskaldun baten memoriak'.
1991. urtean plazaratu zuen Bernardo Atxagak obra. Bertan Balantzategi baserrian jaiotako Mo izeneko behiaren nondik-norakoak ematen dira aditzera, animalia honen hausnarketetatik abiatuta. Istorioa Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan jazotzen da.
Noticia Relacionada
Jose Irazu Garmendia 'Bernardo Atxaga' ezizenarekin ezaguna dena, euskal idazle entzutetsu eta munduan barrena ezagunenetakoa dugu. Bereziki, 1988. urtean plazaratutako 'Obabakoak' ipuin-bildumak egin zuen ospetsu nazioarte mailan. Bere literatur ibilbide oparoan hainbat genero landu ditu: eleberria, ipuina, saiakera olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza, besteak beste. 2007. urtean Euskararen Akademia Ofizialak euskaltzain izendatu zuen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.