Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 11 de diciembre 2020, 18:56
Bidebarrieta Kulturguneak puntako kantautore eta musikariekin itxiko du urtea. Bertatik igaroko den artista eskaintza anitza da, hala nola, Jabier Muguruza, Bernardo Atxaga, Fetén Fetén, Jou González eta Belako musika taldea.
Orotara urtea amaitu bitarte hiru musika emanaldi eskainiko ditu Bidebarrieta Kulturguneak. Emanaldiok #BilbaoGabonak egitarauaren barnean antolatu dira. Sarrerok jada salgai daude bost euroren truke hemen sakatuz.
Lehendabiziko kontzertua abenduaren 18an izango da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bertan Jabier Muguruza musikaria eta Bernardo Atxaga idazlea igoko dira oholtza gainera. Elkarlanean kaleratu berri duten 'Geltokiak izarretara' diskoaren aurkezpena gauzatuko dute. Bertan 1980 eta 1990eko hamarkadetako euskal musikaren birpasa egiten dute, hainbat autore ospetsuen kanten euren bertsioak jorratuz: Mikel Laboa, Ruper Ordorika edota Xabier Lete, besteak beste. Era berean, Jabier Muguruzak Iñigo anaiari egindako omenaldia ere ez da falta album berrian.
Bigarren kontzertua, berriz, 22an izango da ordu berberean. Fetén Fetén taldeak eta Jou Gonzálezek bat egingo dute agertokian proposamen fresko eta energiaz betetakoarekin, ikus-entzuleen gozagarri izan dadin. Jou Gonzalezen haizeak, Jorge Arribasen akordeoia eta Diego Galazen biolinaren soinu-hotsak uztartuko dira bertan.
Azkenik, abenduaren 29an Mungiako Belako taldeko Josu Ximun eta Cris Lizarraga entzuteko aukera egongo da. Laukote bizkaitarraren musika uzta oparoaren errepasoa landuko dute modu akustikoan.
Kontzertu horietan segurtasun agintariek eskatzen dituzten neurri zorrotzak betetzea ezinbestekoa izango da. Hori dela bide, agertokiaren edukiera beste ohiko egoera batean baino murritzagoa izango da. Gainera, bertaratzen direnek derrigorrezko izango dute maskara erabiltzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.