Borrar
257 salmentarako postu irekiko dira guztira. José Mari López
Atzera-kontaketa dena prest izan eta kulturzaleekin biltzeko

Atzera-kontaketa dena prest izan eta kulturzaleekin biltzeko

Bost egunez euskal kulturaren plaza izateko lanean jo eta ke ari dira Landakokok 257 erakusmahaietako kideak

Jon Agirre

Martes, 5 de diciembre 2023, 13:30

Apenas 24 ordu falta dira 58. edizioak ateak ireki ditzan eta argitaletxe, diskoetxe eta gainerako Landako Guneko erakusmahaietako arduradunak atzera-kontaketa bete-betean murgilduta dade. Zerrendak osatu, zer eraman, nola prestatu bidaia, nola atondu muntaketa, logistika guztia... Azoka hedatuko duten guneak egunotako funtziotara egokitzen. Are gehiago 2023koan euren esfortzu guztia azoka fisikoan jarri beharko dutenean, pandemiako urteetarako ireki zen online denda jada itxi egingo baita.

«Gure egunerokoan ez dugu kontenplatu, ez du betetzen sortu zenean betetzen zueneko funtzioa», justifikatu zuen Beñat Gaztelurrutiak, Gerediaga Elkarteko kudeatzaileak, hedabide honi emandako elkarrizketan. Eragileen aldetik «mantentzeko halako asmo sendorik» jaso ez zutenez hartu zuten erabakia, nahiz eta etorkizunari begira atea ez den erabat ixten.

Noticia relacionada

Fisikoa bultzatzeko asmo horretan funtsezkoak izango dira Landako guneko stand-ak, artistek egindako aurkezpenak eta kulturaren zentzu klasikotik egungora gerturatzen den adiera zabalagoaren baitan antolatu diren hitzaldi, mahai-inguru eta bestelako emankizunak. Abenduaren 6tik 10era 257 erakusmahaitan 170 partaide egongo dira guztira 950 nobedade ekarriz, 689 liburu, 179 disko edo musika produktu, 44 aldizkari, eta bestelako 40 ekoizpen. Esanguratsua da musika produktuen hazkundea, iaz baino 38 ale gehiago izango direlako. Nobedadeen harira, aipagarria da komikiak eta ilustrazioak hartu duten indarra. Horregatik, marrazkilarien lana zuzenean erakutsiko da pantailen bidez berrikuntza modura.

Eta etorkizunari begira «transmisioa bermatu» eta belaunaldi berriek Azokarekin duten harremana lantzen eta sakontzen jarraitzeko bi egun marka ditzatela gorriz gazteek, adin tarteen arabera: abenduaren 7a ikasleentzat eta ostirala 8 koxkorragoentzat. «Egun osoko egitaraua izango dute, gaua arte».

Doako autobusa

Bestalde, Durangoko Azokaren antolakuntzak garraio publikoa erabiltzeko gomendioa helarazi die bertaratzeko asmoa duten kulturazaleei. Hala ere, autoa erabiliko dutenek, doako autobus zerbitzu bat izango dute aukeran, Iurretako autopista irteerako aparkalekuetatik Landako ondoko Olleria kaleraino. Berau lau egunetan eskainiko da, estreinako abenduaren 6tik larunbata 9ra, 10:00etatik 20:00etara arte, ordu erdiro. Azken egunean, beraz, ez saiatu autobusik hartzen.

Ildo horretan, ez da berritasun bakarra, ordutegi aldetik aldaketak ere baitaude. Durangoko Azokaren irekiera ohikoa izango da, egunero 10:30ean, eta itxiera larunbata arte gaueko 20:00etan izango da. Aldiz, azken egunean, abenduak 10ean, 18:00etan itxiko da erakusmahaietako langileek hala eskatuta. Gaztelurutiak azaldu zuenez «erdibideko akordioa bilatu» dute bertaratzen direnek, erakusmahaiaren alde batean zein bestean, azken eguna probetxugarria izan dezaten.

Durangoko Azoka itxi eta biharamunean, Zu Non Han DA! ekimena hasiko da abenduaren 17a arte. Azokako nobedadeak Euskal Herriko 88 dendatara helduko dira, eta horietatik 27tan liburu aurkezpenak egingo dituzte. Zehazki, Gipuzkoan lau izango dira, Eibarren, Elgoibarren eta Donostian. Antolakuntzak laster aurkezteko ditu xehetasun guztiak: zein egunetan izango den, zein ordutan, zein liburu-dendetan eta zein idazle izango den bere lana aurkezten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Atzera-kontaketa dena prest izan eta kulturzaleekin biltzeko