Unaxek Erregeengan sinesten zuen oraindik, baina, argi zegoen, ez zuen haiengan konfiantzarik. Bestela, ez zukeen egin zuena egingo; Unaxek Erregeengan konfiantza izan balu, ez zukeen Jesus Haurra bahituko.
Publicidad
Jaiotzan, San Josek eskuak zerura jasoak zituen azalpen eske bezala, eta Ama Birjinak, atsekabeturik eta pentsakor, aska hutsari begiratzen zion.
-Berriro ikusiko duzue Haurra Meltxorrek Nintendo ekartzen badit -esaten zuen mandoaren azpian aurkitu zuten kaligrafia ezagutuaren mezuak-.
Beste ipuin batzuk
Jaiotza gero eta aztoratuago zegoen. Artzainak eta latsariak atarira hurbildu ziren gertatutakoaz arduratzeko; ibai ondoko kontzentrazio isila deitu zuten eta beren lekuetara itzuli ziren mantso. Erromatar zenturioiak legionario pare bati goroldioa eta kartoizko hezia miatzeko agindu zien, inolako emaitzarik gabe. Meltxorrek alferrik bilatu zuen bere alforjetan mukizu hark eskatzen zuen trastea.
-Poliziari deituz gero, esan agur haurrari -bukatzen zuen oharrak.
Nintendoa zapaten ondoan utzi zuten.
Gau osoan ez zuten lorik egin: ez zuten oso argi Unaxek emandako hitza beteko zuenik.
En fin
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.