Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Aster Navas
Martes, 24 de diciembre 2024, 00:16
Abendu hasierako arratsalde batean, etxetresna elektrikoek korridoretik aurrera egiten entzun zuten jabea, objektu arraro bat besoen artean zeramala. Traste zorionekoa zirudien, zeren andreak egongelako kantoirik gutiziatuenean, zutikako lanpararenean, kokatu zuen.
Albistea entxufez entxufe ibili zen: -beste izaki bat dago etxean.
-Eta nolakoa da? -galdetu zion zukugailuak plater-garbigailuari; plater-garbigailuak hozkailuari; hozkailuak mikrouhin-labeari eta mikrouhin-labeak bereizmen handiko telebistari.
-Gure «anaia» oso berezia izan behar du, argi keinukariak eta intentsitate ikaragarrikoak baititu -erantzun zuen telebistak-. -Halaber, entxufea partekatzen du Interneteko konexioarekin, beso ugari ditu eta bere buruan izar batek distiratzen du. -Ostia! -harritu zen hozkailua… -izar bat.
Azken errebelazio horrek Txemaren ordenagailuaren edo Home Zinemaren hurbileko ahaide bihurtu zuen etorri berria. Ez, orain ez lukete ezer egiterik izango gizakion arreta berreskuratzeko, haren magiaren eta argiaren ahultzeko. Robot xurgatzailea izan zen berarengana gerturatzen ausartu zen bakarra. Galdetu zion objektu berde hari zer zekien egiten, ea zertarako balio zuen. Baina Roombak enborra hainbat aldiz -hasieran delikatuki, gero indartsuago- jo bazuen ere, ez zuen inolako erantzunik jaso; ezta txistu ziztrin bat ere ez.
-Alexaren instalaziorako -eta ez zen batere erreza izan- ez zen hainbesteko zalapartarik antolatu -gogoratu zuten.
Egia da etorri berriak ez zuela laguntzaile birtualaren adimena erakusten, eta ez zirudien erabilgarritasun praktikorik zuenik ere. Beharbada horregatik are sumingarriagoa zitzaien etxeko familiak opariak haren oinetan jartzen zizkien erreberentzia.
Horrexegatik gainerako elektrogailuek ez zuten ulertu urtarrileko arratsalde euritsu batean kide misteriotsu horri apaingarri guztiak erantzi eta entxufea kendu zioteneko zakartasuna. Akabaturik zegoela jakin zuten orduan: gauza bera gertatu zitzaion hilabete batzuk lehenago jogurtera zaharrari ere.
5G zuntzezko lerroak etxe jabeari kaleraino jarraitu zion, eta izeiaren sustraiak plastikozko poltsatik irteten ikusteak hunkitu zuen. Berehala bidali zizkien berriak etxeko adiskideoi. Inbidia lastima bihurtu zen: -gizajoa kontenedorean amaitu egin da -jakinarazi zien
- Zeinetan? -galdetu zuen, jakin-min lotsagabez, sanwicherak.
En fin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.