Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 28 de agosto 2020, 21:49
Afrikan poliomielitis gaixotasuna garaitu dutela jakinarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak. Izan ere, 2000ko hamarkadan gaixotasunaren erdigunea izan zen Nigerian lau urte daramatzate gaitz horren edonolako kasurik gabe. Pasa den asteartean, abuztuak 25, nabarmendu zuen OMEk kontinentea poliomielitis birusik gabeko esparrua dela. Berria Le Monde egunkari frantsesak eman du aditzera.
Nigeriako ipar-ekialdean duela lau urte antzeman ziren gaixotasun horren azkenengo kasuak. Erakundeak gaineratu zuenez, Gobernu ezberdinen eta osasun arloko langileen elkarlanari esker 1,8 milioi haur iguru salbatu dira gaixotasunetik. Era berean, gaixotasuna Afrikatik desagerrarazi izana, nazioartean gaitz honekin akabatzeko aurrerapauso ikaragarria dela nabarmendu zuen OMEk.
Asteartean eguerdiko hiruretan aurrera eramandako bideokonferentzian hainbat pertsonai esanguratsuk hartu zuten esku, hala nola, Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko zuzendari nagusiak, Matshidiso Moeti OMEko Afrikako zuzendari erregionalak, Aliko Dangote aberats eta filantropo nigeriarrak eta Bill Gates estatubatuarrak.
Poliomielitisaren birus basatiak (WPV) eragindako poliomielitisa gaixotasun infekzioso erabat kutsakorra da, batez ere umeei eragiten diena. Birusak bizkarrezur-muinari eragin ohi dio, eta, horren ondorioz haurrek gero eta gehiagora doan paralisia pairatzen dute.
Gaitz horren aurkako txertoa 50ko hamarkadan burutu zuten. Hortaz, herrialde aberatsenek berehala amaitu zuten birusaren hedapenarekin. Dena den, Hirugarren Munduko Herrialdeek zail xamar izan zuten txertoa biztanleria guztiari eskaintzea. Hala, Asian eta Afrikan infekzio gune garrantzitsuak hedatu ziren. Gaur egun kasu oso gutxi zenbatzen dira munduan, Afganistanen 29 kasu eta Pakistanen beste 58.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.