Leire Larrazabal
Sábado, 18 de febrero 2023, 21:18
Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak datorren asteazkenean, otsailaren 22an, ekingo dio 'Zurrumurru matxistarik ez' izeneko tailerrari. Programa honen bitartez, gizarte zibilarekin, emakumeekin eta gizonekin, modu mistoan zein ez mistoan, sentsibilizazio eta kontzientziazio feministan eta indarkeria martxistaren prebentzioan lan egin nahi da.
Publicidad
Era horretan, Mankomunitateko Berdintasun Arloak, hainbat emakume-erakunde eta elkarteren laguntzarekin eta parte-hartze prozesuan jasotako ekarpenekin, doako bederatzi tailer-hitzaldi antolatu ditu, asteazkenean bertan hasi eta ekainaren 30era bitartean garatuko direnak: Lemoiz, Barrika, Sopela, Berango, Gorliz, Urduliz eta Plentziako udalerrietan.
Jarduera horien bidez, eskualdeko udalerrietako emakumeentzako (eta beste identitate batzuentzako) prestakuntza eta topaketa-gune feminista bat sustatu nahi da. Modu horretan, «emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiborako eta Uribe Kostako sare feminista aktibatu/indartzeko gunea» izango delarik, antolatzaileen arabera.
Hauek dira hitzaldiak:
-'Emakumeak ere subjektu desiragarriak gara!'. Otsailak 22, martxoak 1 eta 10. Lemoizen.
-'Patriarkatu hau ez da nirea!'. Martxoak 11. Sopelan.
-'Indarkeria matxista hasiberrientzat'. Martxoak 1, 15 eta 22. Berangon.
-'Indarkeria matxista, lakra edo denon erantzukizuna?'. Apirilak 27 (emakumeak) eta 28 (mistoa). Gorlizen.
-'Indarkeria matxista emakumeen kontua da... eta gu zer?'. Maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30. Urdulizen.
Publicidad
-'Emakumeak ez gara besteak zaintzeko jaio!'. Maiatzak 4, 11 eta 18. Barrikan.
-'Eta gu...zer?': ekainak 13 eta 20. Plentzian.
-'Emakumeak ez gara besteak zaintzeko jaio!'. Sopelan. Data zehazteke.
-'Indarkeria matxista: zer egin dezakegu guk, gizonok?'. Gorlizen. Data zehazteke.
Informazio gehiago behar dutenek, zurrumurrurikez.uk@gmail.com helbide elektronikoan galdetu dezakete. Eta apuntatzeko, tailerren fitxa bakoitzean dagoen 'Formulario/Galdetegia' botoian klik egin beharko dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.