Borrar
Ekimena, ibiltaria izan zen iaz lehen aldiz. Fotolia
Zumaiatik-Lekeitiora arteko ekimen ibiltaria, gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko

Zumaiatik-Lekeitiora arteko ekimen ibiltaria, gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko

UEMAk antolatuta, ekainaren 29tik uztailaren 5era ospatuko da, eta, otsailaren 19an zabalduko da izena emateko epea

Zurekin

Sábado, 25 de enero 2020, 23:23

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatzen dituen gazteentzako topaketak izango dira aurten berriro ere, ekainaren 29tik uztailaren 5era, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute edizio honetan parte hartzen dutenek. Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, otsailaren 19an zabalduko da izena emateko epea eta helburua, udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da.

UEMAtik nabarmendu dutenaren arabera, euskararen inguruan herritarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak dira mankomunitatearen ildo nagusietako bat azken urteotan. Horren baitan, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua sortu zuen duela lau urte, eta azken ikasturteetan UEMAko herrietako ikastetxe guztietan aritu dira lanean erakundeko teknikariak, Haur Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleekin. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken hiru urteotan. Iaz, lehen aldiz, ibiltaria izan zen ekimena, eta 60 gaztek hartu zuten parte. Hain ezperientzia paregabea izan zen, aurten Zumaiatik Lekeitiorako bidea egitea erabaki dutela.

«Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da urteroko topaketa hauekin», azaldu dute UEMAtik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zumaiatik-Lekeitiora arteko ekimen ibiltaria, gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko