Hamabost urte futbol jokalari moduan, eta horietatik lau Realarekin Lehenengo Mailan. Zuhaitz Gurrutxagaren ibilbide profesionala futbolean bada meritukoa, onenen artean jokatzea lortu baitzuen. Askotan esaten ohi den 'izar' horietako bat izan zen. Eta historia guztiekin bezala, atzera begiraterako orduan hamaika anekdota geratzen dira hor, betiko gordeta. Orain baina, Gurrutxagak publikoarekin partekatu nahi ditu. Baina ez modu 'normal' batean, baizik eta umoreaz baliatuz.
Publicidad
Futbolari ohiak bakarrizketa baten bitartez (gazteleraz) bere pasadizoak gogora ekarriko ditu larunbatean (urtarrilaren 23an) Berangoko Antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai daude, eta eskuratu ahalko dira saioa hasi eta ordu eta erdi lehenago arte lehiatilan bertan. «91 minutu jokatu nituen -lau urte horietako batean- Lehen Mailan, bi partidutan. Batean 90 minutu eta bestean bakarra, denbora galtzeko gainera», aitortzen zuen publikoaren aurrean, aurretik egindako beste emanaldi batean. Barreari ezin eutsiz, atmosfera umoretxua sortzen da bat-batean.
Minutu gehiago edo gutxiago jokatuta ere, urte horretan Ligako txapeldun ordea izan zen Reala. «Zuek hori inoiz lortu duzue?», egiten du trufa. Argi dagoena da beste mundu bat dela 'izarren' planeta hori. Eta taula gainetik asko eta gutxiago ligatzen den, diruaren kontua etab hurbilduko dio publikoari.
Horrez gain, bakarrizketari izena ematen dion beste bigarren gai bat ere badago, TOC trastornoa. Horren inguruan ere mintzatuko da Gurrutxaga, lehen pertsonan pairatu duena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.