!['Ztanda' musika lehiaketa urrian itzuliko da ETB1era](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2024/09/23/ztanda-gatibu1.jpg)
!['Ztanda' musika lehiaketa urrian itzuliko da ETB1era](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/2024/09/23/ztanda-gatibu1.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Lunes, 23 de septiembre 2024, 14:09
Euskal Herriko artistarik onena bilatzea helburu duen 'Ztanda' saioaren bigarren denboraldia ate joka dago. Izan ere, Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztutako musika talentaren bigarren edizioa urriaren 1etik aurrera izango da ikusgai ETB1en, asteartero, 22.30ean. Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria, Klara Mendizabal sopranoa, eta bere agurra iragarri berri duten Gatibuko Alex Sardui abeslaria eta Chill Mafiako Beñat Rodrigo 'Kiliki Frexko' kide eta abeslaria ariko dira abeslarien jarduna epaitzen.
Saioaren arduradunek azaldu dutenez, bi berrikuntza dakartza aurten 'Ztanda' saioak: batetik, Miramongo plato ikusgarrian jokatuko dela lehia; bestetik, ikusleek aukeratu ahal izango dutela zein lehiakide kaleratuko den eta zein salbatu saio bakoitzeko amaierako dueluan.
Aurten ere 13 lagun arituko dira lehian, hamar astez. Artistarik onenak 15.000 euroko saria eskuratuko du, baita Euskal Herriko abeslari onenaren titulua ere. Miriam Lujua izan zen aurreko edizioko irabazlea.
Lehiakideek garai guztietako euskal kantak interpretatu beharko dituzte, baita nazioartekoak ere. Emanaldiak prestatzeko bi coach izango dituzte: Adrian Garcia de los Ojos musikaria, ahotsa lantzen laguntzeko; Paula Bujanda dantzaria, koreografiak prestatzeko.
Saioa estreinatu baino astebete lehenago, astearte honetan, lehiaketan parte hartzeko egindako castingen nondik norakoak izango dira ikusgai, 22.30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.