Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Orain dela bi urteko maiatzeko gau fresko batean gertatu zen. 'Exib' jaialdiaren inguru mugitzen ari ginen kide batzuk afaltzeko bildu ginen limoiondo erraldoi baten ondoan. Alentejoko Evora herrian geunden. Musika latinoari eskainitako jaialdi horretan zeregin ezberdinak genituen. Batzuk kazetari gisa geunden han, beste batzuk musikariak ... edo hizlariak ziren. Gutariko askok ez genuen elkar ezagutzen. Mahai luze hartan elkartu ginenon artean Siriako Kurdistanetik etorritako Gani Mirzo zegoen aspaldian Bartzelonan bizi arren, laute-jotzaile aparta honek harremanetan segitzen du bere herriko errefuxiatu-esparruekin eta askotan haien aldeko elkartasun ekimenetan hartzen du parte-. Hor zeuden, baita ere, Marieta Bracho mexikarra, mozorroen museo nazionaleko zuzendaria; Uruguaiko Beatriz Aguiar, kantautorea eta produktorea; Manuel Luna, Kantabriako antropologoa eta musikaria. Baziren, aldez aurretik ezagutzen nituen eskarmentu luzeko bi euskal musikari ere: Fran Lasuen -Izukaitz, Oskorri...- eta Josean Martín -Ganbara, Alboka, Xarnege...-.
Hasieran ez nuen uste aparteko afaria izango zenik, baina bizi honetan horrenbestetan gertatzen den legez, gutxien espero dugunean sortzen da magia eta ez aurreikusita dugunean. Afalostean gaua luzatu zen musikaren eskutik denborak bere zentzua galdu arte. Zerutik jausitako gitarra bat Manuel Lunaren eskuetara joan zen eta hor bildutakoak kantuan eta barrezka aritu ginen gau osoan zehar. «No me mandes más jamones/ Que tengo la casa llena/ Que luego 'tos' se me juntan/ Y me vienen los problemas»... Bertso hauek 'leitmotiv' modura erabiliz, Lunaren abestiak, beste doinu klasiko batzuekin nahastu ziren guztion gozamenerako. Kantuak ez ezagutzekotan, hor zeuden edalontziak, platerak eta mahaia bera, perkusioz laguntzeko.
Goizaldean, Jantokiko jabeak limoi bana oparitu zigun eta argazki asko egin genuen unea betikotzeko.
Gau hartan gertatutakoa oso oroitzapen polita izango zelakoan nengoen, baina ez nuen espero, denbora pasa ahala, egitasmo sendo eginda koskortuko zenik.
Orain, Agorila diskoetxearen eskutik International Citrus Band-en 'Latitudes' diskoa heltzen zaigu. Bertan, gau hartan eta hurrengo jardunaldietan jorratu zen harreman hura islatzen da. Haiek ezin hobeto definitzen dutenez: «Uruguaiko milonga bat, espainiar hego-ekialdeko 'tangilloak', kantabriar tonada bat, Euskal Herriko baladak eta aireak, dantza eta melodia kurduak, Alentejoko eskualde portugaldarreko oroimenak eta joan-etorrietan sorturiko doinu atlantiko horiei eginiko keinuren bat, beste askoren artean, dira, 'Latitude' ezberdinetatik datorkigun kutxa honek gordetzen dituen soinu-trikimailuak».
Horrenbeste kutsu ezberdinez osatutako lan batek arrisku garbi bat dauka: zenbait estilo eta iturburutako kantu zerrenda bat besterik ez izatea. Baina ez da hori belarrietara heltzen zaiguna disko hau entzuterakoan. Oso kolore eta distira ezberdinak paletan jarriz, zentzua eta koherentzia dituen koadro bat margotzea lortu dute. Euskara, gaztelania, kurduera, portugesa... herrialde ezberdinetako soinu-tresnekin nahasten dira, zerbait sendoa eta ederra burutzeko.
Herrialde anglosaxoietan esaten dute: «Zerutik limoiak jausten bazaizkizu...limonada egin». Horixe bera da musikari aparta hauek egin dutena...eta zer zitroin ur goxoa, benetan.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.