Borrar
'La Belle' liburuaren azala.
Zirku gizona

Zirku gizona

Karla Fernández de Gamboa Vázquez

Lunes, 14 de agosto 2023, 14:06

Uxue Alberdik azaldu bezala, liburu hau German 'Txiki' zenaren bizipenetan oinarrituta dago. German Rodriguez Alkortak (1935-2021), arrantzale ez izatearren, 26 urterekin Getaria utzi eta Frantziara joan zen zirkuan aritzeko. Zirkuarekin Europan barrena 43 urtez ibili ostean, jaioterrira bueltatzea erabaki zuen. Hori da, hain zuzen ere, 'La Belle' liburuaren abiapuntua.

Danielle da istorio honen narratzailea, bere aitarekin batera bizi den neskatoa. Egun batean, eskolatik bueltan zetorrela, gizon txiki bat topatzen du etxeko atarian maleta bati tiraka. Bizilagun berriak Doro du izena, baina zirkuan 'La Belle' deitzen zioten. Harrezkeroztik, Danielle behin baino gehiagotan elkartzen da agurearekin eta haien artean adiskidetasun berezi bat sortzen da. Danielle liluratuta dago Dorok zirkuan bizi izan zuen garaiari buruz kontatzen dizkion anekdota eta pasadizo guztiekin. Izan ere, Dorok denetarik egin zuen zirkuan, besteak beste, pailazo, bala-gizon edo palomita-saltzaile. Gainera, bere etxeak bitxikerien museoa dirudi, lehoi disekatu baten burua ere badu egongelan. Dena den, Dororen 'behelainoa' ere ezagutuko du Daniellek, zirkuan distira guztiak ez baitira urre eta, aitak azaldu bezala, «ez dago betirako irauten duen lilurarik».

  • 'La Belle' Uxue Alberdi | Bruno Hidalgo. Elkar. 60 or. 11,80 euro

Istorio hunkigarria da hau eta, beharbada, horregatik aukeratu du Uxue Alberdik irakurleari lagunduko dion haur-narratzaile bat. Danielle heldu egiten da istorioak aurrera egin ahala, hasierako xalotasuna nolabait galduz. Modu horretan, irakurleek ere hasieran iradoki baino egiten ez diren zenbait gauza ulertuko dituzte. Azken finean, bizitzan, zirkuan bezala, badago «toki bat non ez den fokuen argirik sartzen». Bestetik, Bruno Hidalgoren marrazkiak ere aipagarriak dira, zehetasunez beteta daude, istorioaren tonua indartzen dute eta zirkuko pertsonaien karisma bikain islatzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zirku gizona