Zionen protokoloa
Harmailatik ·
Williamsonek 2.000 puntu lortu ditu NBAn jokatutako lehen 80 partidetan, horietako 20tan 30 tanto eginez, Iversonek eta Jordanek egin zuten bezalaSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Harmailatik ·
Williamsonek 2.000 puntu lortu ditu NBAn jokatutako lehen 80 partidetan, horietako 20tan 30 tanto eginez, Iversonek eta Jordanek egin zuten bezalaNoizbehinka, saskibaloiko jainkoek gazte bat eskuarekin ukitzen dute. Oso noizean behin. Izan ere, jokalari onak urtero ateratzen dira, baina nekez aurkitzen ditugu jokorako erraztasun ia esplikaezina duen jokalariren bat. Magic bat. Iverson bat. Curry bat. Beharbada ez dira bere garaikideak baino hobeak. Izan ere, Bird, Kobe eta Durant belaunaldiko kide hauek bezain onak edo hobeak dira. Hala ere, Larry, Bryant eta Kevinen kasuetan lana, lana eta lan gehiago egitetik dator arrakasta. Johnson, Allen eta don Stephenenean, aldiz, jaiotza-grazia bereziren baten ondorio dela dirudi (ez da horrela, edonork adina lan egiten zuten).
Haien gainetik historiarako mitoak agertzen dira: Jordan, LeBron, Chamberlain, Robertson, Bill Russell jauna... Eta, noski, inoiz izan den saskibaloiko jokalaririk onena, Lew Alcindor (NCAAn), Kareem Abdul-Jabbar sei aldiz NBAko txapeldun, sei aldiz denboraldiko MVPa.
Orain baliteke beste mito baten jaiotzaren aurrean egotea. Zion du izena eta hautatuak definitzen dituen protokoloa buru belarri betetzen ari da. Bai, Zionen protokoloaren txistea oso erraza zen, badakit. Baina zer izango litzateke gutaz topiko eta txiste errazik gabe, ezta?
Seriotasunera itzulita, gazteak bere 80. partida jokatu berri du profesionaletan eta bat soberan izan du 2.000 puntura iristeko. Zapalgailua bezalakoa da 129 kiloko aingerutzoa. 30 tantoak 20 partidetan gainditu ditu. Allen Iverson bezain azkar heldu da errekor horretara. 'The answer' ezizena eman zioten Sixereko izarrarri, mesianiar onespen argi batean. Michael Jordan 'His royal airness' baino partida pare bat besterik ez ditu behar izan. Sinestezina.
Zion Williamson, Pelicans bezalako talde gazte eta diskretu batean, edozein partidaren erakargarritasun handia da. Ez da gutxiagorako. Zuzenean, bere NBAko lehen 80 partidetan 2.000 puntu lortu dituztenen klubera sartu da. Zerrenda beldurgarria da benetan. Wilt Chamberlain, Walt Bellamy, Oscar Robertson, Kareem Abdul-Jabbar, Elvin Hayes, Michael Jordan, George Mikan, Elgin Baylor eta Rick Barry dira orain Zion Williamson iritsi den lekura heldu diren bakarrak.
Ligara iristea eta Pelicanseko jokalaria egiten ari den moduan talka egitea harrigarria da. Batez ere 2.000 tantoko mugara iritsi den eraginkortasunagatik, 2483 minutu behar izan baititu, Jordanek baino 585 minutu gutxiago, Abdul-Jabbarrek baino 753 minutu gutxiago eta Chamberlainek baino 1182 minutu gutxiago.
Gainera, 1287 jaurtiketa eta 651 jaurtiketa libre baino ez ditu zehaztu Zionek kopuru horretara iristeko, Walt Bellamy, Oscar Robertson eta George Mikanen atzetik. Inor ez dadila harritu MVPak Williamsonek edo Luka Doncicek ea merezi ote duten eztabaidatzen badugu hemendik urte batzuetara. Jainkoen ukitu horretan, esloveniarrari Obelixi bezala gertatu zitzaion, talentuaren lapikoan erori zen oso txikia zelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.