Borrar
Henry Fonda eta Vera Miles dira film bikain honetako protagonistak. E. C.
Zinexit bihar itxiko da 'Falso culplable' klasikoarekin

Zinexit bihar itxiko da 'Falso culplable' klasikoarekin

Alfred Hitchcockek egindako lan ahaztezina, ohiko thrillerretatik urrun dagoen drama errealista

ZUREKIN

Jueves, 28 de noviembre 2019, 22:13

Giza eskubideei buruzko zinearen historiako izenburu handiei eskaintzen zaien ZINEXIT Classic sekzioari dagokionez, oraingo honetan 'Falso culpable' izan da aukeratutako izenburua, lapurreta bat dela eta modu okerrean akusatutako gizon bati buruz Alfred Hitchcockek egindako lan ahaztezina, ohiko thrillerretatik urrun dagoen drama errealista eta Henry Fondarekin egin zuen lan bakarra. Film horrek itxiko du zikloa Bilbon, azaroaren 29an, ostiralean.

Hitchcock-ek Warner-entzat zuzendu zuen azken filma da, eta bere elkarlan bakarra Henry Fondarekin (hurrengo urtean aktoreak Oscar Saria lortu zuen, 'Twelve Andry Men' lanagatik). Beharbada zinemagile britainiarraren fi lm ilunena da; izan ere, ez du umorerik eta akats judizial baten benetako istorioan oinarrituta dago. Bertan, gizon bat posta-bulegoan lapurtzeagatik salatu zuten enplegatuek, erratuta; gizon zintzoa, zoriontsua eta ezkondua zen, baina zenbait estutasun ekonomiko bizi zituen.

Drama errealista, erdi dokumentala eta, itxuraz, ez oso 'hitchcockianoa', suspensearen teknikatik urruntzen baita. Robert Bresson-ek eta Jean Luc Godard-ek beti miretsi izan dute eta, urteak igaro ahala, zinemagile ingelesaren obra handietako bat dela esaten da (Martin Scorsese-k gehien atsegin duen lanetako bat dela dio).

«Moral-ikasbidea baino gehiago da; The Wrong Man-en minutu bakoitza eszenaratzearen ikasbide bat da. (…) Horregatik miresten dugu Balestrero (Fonda) auzitegietara daraman kamioi zelularra zubi eseki batetik igaro den uneko planoa, Robert Burks-ek argazki bidez hain ongi atera duena: silueta txikia, beltza, burdinazko habe erraldoien azpian dardartia, eta fantasmen herrialdera iristen den Nosferaturen orga gogora dakarrena«. (Jean Luc Godard).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zinexit bihar itxiko da 'Falso culplable' klasikoarekin