![Zinemazale gazteen atzetik](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202301/16/media/cortadas/Puno-de-Vista-2023-deialdiak-gazteak-zinea-1024x683-kqiH-U190253281633mMB-1248x770@El%20Correo.jpeg)
![Zinemazale gazteen atzetik](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202301/16/media/cortadas/Puno-de-Vista-2023-deialdiak-gazteak-zinea-1024x683-kqiH-U190253281633mMB-1248x770@El%20Correo.jpeg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
zurekin
Sábado, 21 de enero 2023, 07:23
Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuak bultzatutako Ikuspuntu – Punto de Vista Zinema Dokumentalaren jaialdiak ekimena barru-barrutik ezagutzeko aukera emango die, beste behin, zinemazale gazteei. 17. edizioa izango dena martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean gauzatuko dute, eta bertan izateko nahia agertzen duten 15 eta 25 urte bitarteko bizilagunek (izan lurraldekoak zein lurraldetik kanpokoak) bi egitasmo baliatuz gozatu ahalko dute esperientziaz.
Nafarroako Gazteriaren Institutuaren babespean, Film Onenaren Gazteriaren Saria erabakitzeko ahalmena duen Gazte Epaimahaiaren deialdia, zein bigarrenez antolatutako Gazte Programatzaileak x Punto de Vista programan izena emateko epea zabalik daude.
Iaz abian jarritako egitasmoari jarraipena emanez, filmak programatzen ikasteko ikastaroa 15 eta 19 urte bitarteko zinemazaleei zuzenduta dago. Hiru saio atondu dituzte Iruñeko Civivox Condestablen, eta horietan, X Films jaialdiaren proiektuan inplikatuta dauden hainbat film labur ikusiko dituzte. Horiei buruz eztabaidatu eta zinema saio bat programatuko dute azkenik.
Interesa dutenek otsailaren 16ra arte dute izen-emate fitxa betetzeko aukera, doan. Gazteak X Punto de Vista programako arduradunek aukeratuen berri martxoaren 2an emango dute.
18 eta 25 urte bitarteko gazteei dago deialdia zuzenduta, eta goizetan, festibaleko sail ofizialeko pelikula guztiak ikustea eskatuko zaie, Film Onenaren Gazteriaren Saria erabaki dezaten. Ohi bezala, itxiera-ekitaldian (apirilaren 1ean) ezagutaraziko dute saiaren onuraduna.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.