Borrar
'Argiantza' liburuaren azala.
Zinemaskopea

Zinemaskopea

Jon Martin-Etxebeste

Sábado, 16 de octubre 2021, 00:32

Hamarkadatan zehar entretenimenduaren gailurra izan ostean, zinemaren industriak ez zuen akomodadorerik topatu 80ko hamarkadan eta, pixkanaka, andeatu egin ziren herrietako aretoak. Gainbehera haren kronika egiten du aste honetan Euskadi Saria jaso duen liburu honek narda, nostalgia eta errukia nahastuz. Aro baten amaiera filmatu du Pello Lizarraldek zuzendari batek egingo lukeen kapritxoz: Eszena bakoitza zein aktoreren eskutik grabatu, plano xehetasunei zenbat denbora eskaini, ekintza bakoitza zein ikuspuntutatik jaso, eta planotik kanpo zein informazio kokatu hautatu du. Emaitza maisulan bat da.

'Argiantza'

  • Pello Lizarralde Erein. 88 orr. 12 euro.

Hainbat zine areto ikuskatu beharrean aurkitzen da Ramon Beitia gerentea. Bere eskuetan dago zenbait langileren etorkizuna, baina berak ere bere burua desplazatuta sentitzen du, belaunaldi berrien aurrean ezgauza. Alargundu berri; boteredun, baina zaurgarri; garai bat gorpuzten du eleberriko protagonistak. Arropa dotorez jantzita, kopeta izerditan, bisitatzen ditu garai batean glamourrez beteriko eraikinak eta haien kudeaketaz arduratzen diren pertsonaiekin izandako hartu-emana kontatzen du. Ondoren, periferiako ostatu oliotsuetan hartzen du atseden, eta ikusitakoaren eta sentitutakoaren kronika jasotzen du koaderno batean. Eleberriaren muntaketa konplexua da: narratzaile orojakile batek egiten du autoz egindako desplazamenduen narrazioa; aretoetako bisitak, ordea, bertan lan egiten duten pertsonen subjektibitatetik kontatzen ditu; eta haiei Beitia jaunaren koadernoko apunteak gehitu behar zaizkio. Collage horren bidez ikuspegi bikoiztuko pasarte interesgarriak eraiki ditu idazleak. 'Road trip' honetan, atmosfera itogarria eta dekadentea deskribatzeko gaitasun txundigarria erakutsi du Lizarraldek. Pantaila handian irudikatzea merezi duen liburu bat. Eseri besaulkian, hartu krispeta-potoa altzoan eta 3, 2, 1… Hasi dadila filma.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zinemaskopea