Zinemaldirako ilaran luze egon ostean, azkenean heldu zaio sarrerak erosteko aukera. Teknologia berriekin konpontzen ez denez…. Aurten salneurria zertxobait merkatu dutela irakurri edo entzun du nonbait, eta esperantza horrekin sartu da sarreren bulegora. Badira urte batzuk erretiroa hartu zuela, eta gero eta gogorragoa egiten zaio ilaran denbora luzez egotea. Hezurrak eta giharrak ez ditu lehengoak, mindu eta sorgortu egiten zaizkio, eta gero eta gaitzagoa egiten zaio halakoetan umore onari eustea. Baina maite du zinema, eta ez dio hutsik egin nahi Zinemaldiari. Urtean zehar ere maiztasun handiarekin joaten da zinema-aretoetara edota Tabakalerako zikloetara.
Publicidad
Adina izanagatik ere, sartu aurretik, ia oharkabean orraztu du ile urdindua, itxuroso agertzeko. Aspalditik berezkoa duen keinu bat da. Sarrerak ordaintzera doala, ikusi du sarrera bakoitzeko komisio bat kobratuko diotela. Agian, alde batetik egia da salneurriak beheratu dituztela, baina 0,65eko komisio horrekin, merkealdia aparraren azalean geratuko da. Izan ere, ia ehuneko hamarrekoa da komisioa. Galdetu dio langileari, zer dela eta horren komisio altua aurrez aurreko salmentan. Sarrera Zinemaldiari erosten ari zaio zuzenean, ez banketxeari. Langileak argitu dio salmenta banketxeen bidez egiten dela. Emakumeak esan dio orduan berak ere komisioa kobratuko diola Zinemaldiari: hara joateko ordaindu duen autobusagatik, hezurren minagatik, itxaronaldiaren umore txarragatik…
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.